Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2025eko urriaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4576

IRAGARKIA, 2025eko urriaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, laguntzak itzultzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (ekintzaileei laguntzeko 2024ko laguntzen deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariak laguntzak itzultzeko ebazpenak eman ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2024ko apirilaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu ziren ekintzaileei laguntzeko laguntzen deialdiaren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera (2024-05-06ko EHAA).

Ezinezkoa izan da laguntzak itzultzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpen hauen berri ematen zaie interesdunei, eta aditzera ematen zaie ebazpen horiek ez dutela administrazio-bidea amaitzen, eta berorien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikokoaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretarako, jakinarazten da ebazpen horien testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala