Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2025eko urriaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4575

1594/2025 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 984/2025 Ebazpena, ekainaren 12koa, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskabideak ebazten baitira eta behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuen bidez arautzen da, hurrenez hurren, Osakidetzako langile sanitario lizentziadunen, diplomadun sanitarioen eta lanbide-heziketako profesional sanitarioen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen lanbide-garapena. Dekretu horien 11. artikuluak ezartzen duenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari dagokio jarritako erreklamazioak ebaztea eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailak behin betiko esleitzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez arautzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalentzako 2024ko ekitaldiko lanbide-garapenaren maila esleitzeko ohiko deialdiaren baldintzak, eskabideak eta ebaluazio- eta esleipen-prozedurak.

984/2025 Ebazpena, ekainaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskabideak ebazten baitira eta behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Era horretako hutsak atzeman dira Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 984/2025 Ebazpenaren eranskinean, eta zuzendu egin dira.

Azaldutako guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Lanbide-taldearen arabera aitortutako mailen behin betiko esleipena» eranskinean honako hauek sartzea:

A1 taldea Lizentziatu sanitarioa
(Ikus .PDF)
B1 taldea–Diplomatu sanitarioa
(Ikus .PDF)
C1 taldeaTeknikari espezialista sanitarioa
(Ikus .PDF)
D2 taldea Teknikari administrari laguntzailea
(Ikus .PDF)
D3 taldea Teknikari laguntzaile profesionala
(Ikus .PDF)
E1 taldea Mendekoa eta langilea
(Ikus .PDF)

Bigarrena.– «Lanbide-taldearen arabera aitortutako mailen behin betiko esleipena» eranskinean honako hauek baztertzea:

A1 taldea Lizentziadun sanitarioak
(Ikus .PDF)
C1 taldea Teknikari espezialista sanitarioak
(Ikus .PDF)
D1 lanbide taldea Teknikari Laguntzaile Sanitarioak
(Ikus .PDF)

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 14ko 1594/2025 Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala