
207. zk., 2025eko urriaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (328 KB - 29 orri.)
- EPUB (370 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4574
AGINDUA, 2025eko urriaren 15ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez 2025erako deialdia egiten baita nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan.
Euskal nekazaritza-sektorearen ezaugarri nabarmenetako bat da ekoizpen-azpisektore askotan dibertsifikatuta egotea, eta hori, era berean, gure eremu geografiko txikiak iparraldetik hegoaldera duen egiturazko aniztasun agroklimatikoaren ondorioz gertatzen da.
Hala, euskal nekazaritzan, azpisektore hauek daude presente: baratzezaintza, frutagintza, zereala, patata, erremolatxa, oleaginosoak, olibadiak eta mahastizaintza, bai eta abeltzaintzako azpisektoreak ere, hala nola esnetarako behiak, haragitarako behiak, ardi-esnea, arrautzetarako eta haragitarako hegaztiak, txerriak, zaldiak, untxiak eta erlezaintza. Horrez gain, basogintzako azpisektore indartsu bat dago, papera eta egurra ekoizteko espezieen landaketei lotua.
Aniztasun horren ondorioz, eta azpisektoreren baten koiuntura ekonomiko txarra gorabehera, EAEko BPGari ekarpen makroekonomiko orekatua eta egonkorra egiten zaio.
Hala ere, gure nekazaritzako ikerketa- eta berrikuntza-zentroak ekoizpen-nitxo oso berritzaileak eta errentagarritasun ona izan dezaketenak detektatzen ari dira, sail honi hiru helburu estrategiko hauek lortzen laguntzen diotenak:
– Gure herrialdean elikagaiak ekoizteko, eraldatzeko eta merkaturatzeko egitura berriak finka daitezen ahalbidetzea.
– Elikagaiak kalitate ziurtatuko erregimenetan ekoizteko dugun politika indartzea.
– Ekintzaile gazteak nekazaritza-sektorean sartzeko ekoizpen-aukera berriak ematea, sektore hori gaztetze aldera.
Alde horretatik, agindu honek laguntzak arautzen ditu prozesu berritzaileei, eraldaketa-prozesuei edo kalitate ziurtatuko parametroen araberako merkaturatze-prozesuei lotutako azpisektore jakin batzuetarako; laguntzon helburua da ekoizpen-nitxo berritzaile berri horietan sartzeko apustua egiten duten edo dagoeneko bertan dauden edo nekazaritza-jarduera dibertsifikatu nahi duten ekintzaileei laguntzea.
Agindu honen bidez, aurten, laguntzak emango zaizkie beren ekoizpen osoa edo ekoizpenaren zati bat azpisektore edo nitxo hauetako baten batean inskribatzen duten ustiategi-titularrei: lupuluaren ekoizpena, fruitu lehorreko zuhaitzak (intxaurrondoa eta hurritza), ahuntz-esnea, boilurra, gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzeko prentsaketako oleaginosoak, olibadia, mahaiko sagarra, fruitu gorriak, ereiteko patata eta kirol-zaldia.
Laguntza hauek Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 14. eta 18. artikuluen babesean ematen dira –erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz–; eta, beraz, dirulaguntzok agindu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean jakinaraziko zaizkio Europako Batzordeari.
Deialdiak aurrekontu-kreditu nahikoa du Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legean.
Halaber, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, deialdi hau sartuta dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024ko, 2025eko eta 2026ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduan. Aipatutako plan estrategiko hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webgunean dago argitaratuta:
Halaber, hauek ere aplikatu behar dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legea; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean adierazitako oinarrizko arauak, eta azken horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluak xedatzen du ezen, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia dutela.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
2025eko urterako oinarriak onartzea nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan. Agindu honen I. eranskinean jasota daude oinarriok.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 15a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA
1. oinarria.– Laguntzen xedea eta izaera.
1.– Agindu honen xedea da 2025eko laguntzen deialdia egitea, berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritza-nitxo berriak abian jartzea sustatzeko, eta, era berean, euskal nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak bultzatzeko.
2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak ez-itzulgarritzat hartuko dira, eta Batasunaren araudiari eta ingurumena babesteari buruzko legeriari jarraituko diete.
3.– Dirulaguntzak emateko, Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko da. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
2. oinarria.– Laguntza-lerroak.
1.1 oinarriko xedea garatzeko, laguntza-lerro hauek ezarriko dira:
– 1. lerroa: ustiategietako titularrentzako laguntzak ekoizpen-jarduera garatzen lagunduko dieten inbertsioei ekiteko, baldin haien ekoizpena, edo ekoizpenaren zati bat 6. oinarrian deskribatutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoren batean inskribatzen bada.
– 2. lerroa: ustiategien titularrentzako hasierako laguntzak, ustiategiaren zati batean edo osoan nekazaritza-jarduerak martxan jartzeko, 6. oinarrian deskribatutako azpisektoreen edo ekoizpen-nitxoen barruan, edo AzLUen arabera ekoizpen-azalera edo azienda handitzeko, agindu honen 28. oinarrian adierazitako baldintzetan.
Bi laguntza-lerroak bateragarriak dira, eta ezin izango da gainditu ustiategi bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa, hots, 110.000 euro.
3. oinarria.– Finantzaketa.
1.– 2025ean, 700.000 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.
2.– Lehen lerrorako 400.000 euro bideratuko dira, eta bigarren lerrorako, berriz, gainerako 300.000 euro. Behar izanez gero, soberako funtsak linea batetik bestera aldatu ahal izango dira.
4. oinarria.– Onuradunak.
1.– Bigarren oinarrian deskribatutako laguntza-lerroen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko publikoak. Halaber, onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridikoen taldeak, publikoak edo pribatuak, ondasun-erkidegoak edo bestelako unitate ekonomiko edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izan arren, proiektuak, jarduerak edo portaerak aurrera eraman baditzakete edo dirulaguntza ematea eragin duen egoeran badaude.
2.– Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –publiko zein nortasunik gabeko pribatuak–, berariaz adierazi beharko dira, bai eskaeran, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoak, baita horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, onuradun gisa taldeari dagozkion obligazioak betetzeko ahal nahikoa izango duen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko du taldeak. Ezin izango da taldea desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren eskubideen preskripzio-epe legez aurreikusitakoa igaro arte.
5. oinarria.– Dirulaguntzak jasotzeko eskakizun orokorrak eta debekuak. Egiaztatzeko modua.
1.– Onuradun izaera eskuratzeko, eskakizun orokor hauek bete beharko dira:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea, edo sektorean sartzeko prozesuan egotea.
b) Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta egotea.
c) Abereen trazabilitateari, higieneari, ongizateari eta osasunari buruzko indarreko arauak betetzea, eta deialdi honen aurretiko azken hiru urteetan zehapenik jaso ez izana arlo horietan egindako arau-hausteengatik.
d) Ustiategi osoa edo zati bat nekazaritza-ekoizpenerako erabiltzea, azpisektore produktibo hauetakoren batean, 5. oinarrian ezarritako baldintzetan: lupulua ekoiztea, fruitu lehorretarako zuhaitz-sailak (intxaurrondoa eta hurritza), ahuntz-esnea, boilurra, gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzeko prentsaketako oleaginosoak, olibadia, mahaiko sagarra, fruitu gorriak, ereiteko patata eta kirol-zaldia.
e) ETE bat izatea Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako definizioaren arabera; erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren arabera, ezingo dira onuradun izan inguruabar hauetako batean dauden pertsonak edo entitateak:
a) Kondenatua izan izana dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten dion epai irmo bidez, edo kondenatua dago delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legez kanpoko ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
b) Hartzekodunen borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
c) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen bat irmo amaitzea eragin izana.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Ordaindu gabe izatea indarrean dauden lege-xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduak agintzen duen eran (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko agindua).
f) Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebeharrak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren arabera (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
g) Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean izatea.
h) Zehapena jaso izana dirulaguntzak jasotzeko aukera galarazten dion ebazpen irmo baten bidez, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso, halaber, Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren kontrako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez badute.
i) Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak nahiz pribatuak zehapena jaso izana administrazio-bideko ebazpen irmo bidez, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
j) Ez bete izana desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako lanpostuen erreserba-kuota, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
k) LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.
l) Ez egotea berreskuratze-agindu baten eraginpean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
m) Ezingo dira inola ere lege honetan erregulatutako dirulaguntzen onuradun izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan ezarritako debekuren bat jaso duten elkarteak.
n) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, baldin eskatzaileak Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartutako subjektuak badira, ezingo dira onuradun izan lege horretan xedatutako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
Ez-zilegitasun penalen arrazoizko zantzuak egoteagatik elkarte baten inskripzio-prozedura administratiboa eteten bada Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, delako elkarte hori ere ezingo da onuradun izan, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.
3.– Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa adierazi beharko dute eskatzaileek, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezartzen den moduan; halaber adierazi beharko dute gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h artikuluan xedatutakoaren arabera.
4.– 2. paragrafoko a), b), d), g), h) eta i) apartatuetan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat. Epai edo ebazpen irmoak zehaztuko du debekuaren irismena. Halakorik ez bada, irismena arauz zehaztutako prozeduraren bidez ezarriko da, eta ezingo da bost urtetik gorakoa izan debekua ez bada epai irmo baten ondoriozkoa.
5.– 2. paragrafoko e), eta f) apartatuetan jasotako debekuak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarriko dira (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Agindua).
6.– Artikulu honen 2.c) apartatuan jasota dagoen debekua aintzat hartzeko eta haren noiz artekoa zehazteko, sektore publikoko kontratazioa erregulatzen duen arautegiak ezarritakoaren arabera jokatuko da.
7.– Entitate eskatzaileek, dirulaguntza emateko proposamena egin baino lehen, egiaztatu beharko dute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Betebehar horri eutsi beharko zaio, gutxienez laguntzaren edo dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den unera arte. Betebehar horiek betetzen direla egiaztatzeko, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako administrazio-ziurtagiri positiboak aurkeztu beharko dira. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, zuzenean eskatuko dizkie agiri horiek organo eskudunei. Entitate interesdunak, horren aurka azalduz gero, bere kabuz bilatu eta aurkeztu beharko ditu dagozkion ziurtagiriak.
8.– Onuradun izatea galarazten duen debekurik ez dutela frogatzeko –artikulu honen 1. paragrafoan adierazten dira debekuak–, bide hauek dituzte entitateek: lekukotza judiziala, ziurtagiri telematikoak edo datu-transmisioak, betiere Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, ziurtagiri administratiboa, kasuaren arabera. Agiri hori agintari eskudunak egiterik ez badu, haren ordez Administrazioko agintari edo notario publiko baten aurrean egindako erantzukizunpeko adierazpen bat aurkez daiteke.
9.– Halaber, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan xedatuta dagoen bezala, nekazaritzaren arloan eskumena duten EAEko administrazioek ez diete laguntzarik ez dirulaguntzarik emango nekazaritzaren arloan jarduten duten profesionalen, enpresen, sindikatuen edo bestelakoen elkarte edo erakundeei, baldin eta ez badute emakumeen presentzia gutxienez orekatua zuzendaritza-organoetan.
10.– Laguntza-eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira eskakizun horiek.
6. oinarria.– Laguntza jaso dezakeen azpisektore bakoitzerako eskakizun espezifikoak.
Laugarren eta bosgarren oinarrietan adierazitako baldintza orokorrez gain, baldintza espezifiko hauek ere bete beharko dira:
a) Lupulua hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2025ean, gutxienez hektarea 1 lupulu egitea.
– Ustiategia ekoizpen merkaturagarrian badago:
• Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 14ko 1850/2006 (EE) Erregelamenduaren arabera ziurtatuta egotea ekoizpena.
• Garagardoa ekoizteko, ekoizpena Euskal Garagardo Elkarteko egileei komertzializatzea.
• Beste ekoizpen batzuetarako, ekoizpena EAEko operadoreei jartzea lehentasunez.
b) Fruitu lehorren landaketak (intxaurrondoak eta hurritzak) dituzten ustiategien titularrentzat:
– 2025ean, gutxienez hektarea 1 intxaurrondo edo hurritz landatzea.
– Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiriaren babespean edo 4.0 nekazaritzari lotutako aholkularitza egiaztatuaren bidez egitea (fertiirrigazioa; tantakako edo mikroaspertsio bidezko ureztapena, hala badagokio; lurzoruen analisia; ongarritze selektiboa eta abar).
– Ekoizpenean egonez gero, fruituak ustiategian ontziratzea edo enpresa eraldatzailearekiko kontratua izatea.
c) Ahuntz-esnearen ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Ustiategia Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea.
– Behar bezala erregistratutako ahuntz-ekoizleen elkarte bateko kide izatea.
– 2025ean, gutxienez jezteko 50 ahuntz-buru izatea.
– Esnearen errendimendu- eta kalitate-kontrolak egitea, EAEn erregistratutako aholkularitza-zentro baten bidez, eta erreferentziazko laborategi baten ziurtagiria izatea.
– Esnea ustiategian eraldatzea, artisau-gazta, gazta ekologikoa edo Label Gaztaberri markako gazta ekoizteko, edo esne-ekoizle gisa erregistratuta egotea Label Gaztaberri gazta ekoizteko.
d) Boilurra egiten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2025ean, gutxienez 0,5 hektarea berri egitea ustiategian.
– La Trufa de Álava S. Coop. izeneko kooperatiba-sozietateko kide izatea edo produkzioa kooperatibaren bidez merkaturatzea.
– Tuber melanosporum Viit onddoaren mikorriza duen arte edo haritz bidez egitea boilurra.
e) Gizakiak edo animaliak elikatzeko oleaginosoak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2025ean, gutxienez hektarea 1 koltza, liho edo ekilore egitea, ez direnak erabilera industrialetarako (hotzeko prentsaketa, findu gabe).
– Ekoizpena fingailurik gabeko bitarteko mekanikoen bidez eraldatzea, eta ekoizpenaren % 50 gutxienez animalien elikadurara bideratzea, eta % 30 gutxienez giza kontsumora.
f) Olibondoak dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2025ean, gutxienez hektarea 1 egitea ustiategian Arabako Errioxako edo Arabako Mendialdeko eskualdeen barruan.
– APRORAko olio-errotan ehotzea.
– Eusko Labelen edo ziurtatutako ekoizpen ekologikoan inskribatuta egotea edo, hala badagokio, ekoizpenaren % 50 merkaturatzea.
g) Mahaiko sagarra egiten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2025ean, gutxienez 2.500 m2-ko barietate hauetako baten mahaiko sagarrondoa landatzea: Topaz, Elstar, Mairac, Errezila, Crimson crips, Smeralda, Kanadako errege-sagar grisa edo Dalinco.
– 4 x 1,25 m2-ko landaketa-esparrua edo txikiagoa erabiltzea, ureztatze inplementatuarekin.
– Frutazainen baterako merkaturatzaileen bidez merkaturatzea ekoizpena.
h) Fruitu gorriak (marrubiak, ahabiak, andere-mahatsak, mugurdiak eta masustak) egiten dituzten ustiategietako titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2025ean, gutxienez 2.500 m2 lantzea aire zabaleko landaketetan eta 1.000 m2 berotegiko landaketetan.
– Tantakako ureztapen pean egitea eta, ahal dela, maneiu agroekologikoan: maneiu agroekologikoa (ziurtagiririk gabe) ezarpenaren lehen 4 urteetan, eta maneiu ekologikoa (erregistroa trantsizioan EKOLURRAn) ezarpenaren laugarren urtetik aurrera.
– Plangintza bat aurkeztu beharko da, laguntzak irauten duen bitartean izurriteak, gaixotasunak eta ongarritzea nola kudeatuko diren zehaztuko duena.
– Ekoizpena zirkuitu laburretan merkaturatu beharko da, tokiko produktu gisa.
i) Ereiteko patata egiten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– 2025ean, gutxienez hektarea 1 ereiteko patata ziurtatua egitea, babestutako barietateei dagokiena.
– EAEn ereiteko patataren produktore baimendua den eta prebasea eta babestutako barietateen oinarria ematen dizkion erakunde batekin hitzarmena izatea, bai eta aholkularitza tekniko kualifikatua ere, gutxienez 3 urteko iraupenekoa. Bigarren lerroko laguntza eskatzen bada, bai hasieran martxan jartzeko, bai ekoizpen-azalera handitzeko, laguntzaren xede diren hektareak ekoizpenean mantendu beharko dira, gutxienez 3 kanpainatan.
– Laborean prestakuntza espezializatua egiaztatzea: 5 urte baino gutxiagoko prestakuntza izatea edo laguntza eskatzen den urte berean egiaztatzea.
j) Kirol-zaldiak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:
– Ustiategia Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea.
– 2025ean, kirol-zaldiko 3 behor eta 10 zaldiko erregistratuak izatea ustiategian.
– Gutxienez 5 hektareako dimentsioa izatea.
– Kirol-abeltzaintzaren jarduera beste abeltzaintza-jarduera batekin osatzea.
7. oinarria.– Eskaerak, agiriak eta aurkezteko epea.
1.– Pertsona juridikoek eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluko a), b), c) eta d) apartatuetan aurreikusitako gainerako subjektuek eta 91/2023 Dekretuaren 15.1.a) artikuluan jasotakoek elektronikoki aurkeztu beharko dute eskaera, jarraian adierazitako helbideen bitartez (91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa). Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaizkio laguntza-eskaerak. Eskaera horretan sartuko dira agindu honen bidez onartutako eredu normalizatua eta oinarri honen 8. apartatuan eskatzen diren agiriak.
2.– Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta eta helbide hauetan:
– Elektronikoki: eskabideak elektronikoki ere aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1206805
1) Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa –hor eskuratu daitezke tramitaziorako jarraibideak eta ereduak, eta horren bidez sar daiteke eskabide-formulariora– helbide hauetan dago eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1206805
2) Eskabidea elektronikoki egin ondoren, gainerako izapideak –jakinarazpenak barne– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» gunearen bitartez egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
3) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
4) Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ildo horretan, eta agindu honen esparruan, ordezkaritza egiaztatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatuta badago (https://www.euskadi.eus/ordezkariak Ordezkaritza ez badago erregistro horretan inskribatuta, borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua betez (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/) edo zuzenbidean onartutako beste edozein modutara egiaztatu beharko da ordezkaritza.
5) Eskatzaileak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango ditu eskabidea eta agiriak, berak nahi duen hizkuntzan. Era berean, prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
6) Eskatzaileek laguntza-eskabidearen eredu normalizatua bete beharko dute, eta, eskabidearekin batera, egin beharreko inbertsioaren memoria aurkeztu beharko dute, honako datu hauek jasota:
– Ustiategiaren titularra den sustatzailearen identifikazioa.
– Enpresaren egitura. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, adierazi parte-hartzaile guztiak eta haien NAN-zenbakiak.
– Proiektuaren kokalekua.
– Proiektuaren deskribapena (ekoizpen-prozesua, aurreikusitako inbertsioak, merkaturatzea).
– Ezarri beharreko berrikuntza teknologikoaren deskribapena.
– Bideragarritasun-plana.
3.– Eskatzaileek, eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) sinatu beharko dute, agindu honetan eskatutako eskakizunak betetzen direla, aurkeztutako agiriak egiazkoak direla eta onuradun-izaera lortzeko debekuetako ezeinetan ez dagoela adierazteko, debeku horietako ezeinetan ez egotearen lekukotza judizialik, ziurtagiri telematiko edo datu-transmisiorik, edo administrazio-ziurtagiririk lortzerik izan ez den kasuetan. Eskabidearen eta erantzukizunpeko adierazpenaren edukia II. eranskinean dago jasota. Erantzukizunpeko adierazpena baldintzak betetzeari buruzkoa bada, dirulaguntza emateko prozedura ebatzi aurretik ordezkatutako agiriak aurkeztuz berretsi beharko da haren edukia.
4.– Eskatzaileek prestakuntzari buruz ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.
5.– Eskatzaileek ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dute, dagokion agiriak aurkeztuz.
6.– Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu eskatzailearen NANa, IFKa, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
7.– Eskatutako agiriak beste administrazioren batean entregatuta badaude eta eskatzaileak espresuki deklaratzen badu agiri horietan ez dela aldaketarik egin, bat etorriz aurkeztutzat joko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin. Agiriak zer administraziotan eta noiz aurkeztu dituen adierazi beharko du eskatzaileak. Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, agiriak aurkeztu beharko ditu.
8.– Nolanahi ere, aurkeztutako eskabidea egoki ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen dituen bestelako agiriak edo informazio osagarria eskatu ahalko dizkio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eskatzaileari.
9.– Eskabideak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
8. oinarria.– Eskabideko akatsak zuzentzea.
1.– Eskabidea puntu guztietan behar bezala beteta ez badago, edo aurreko oinarrian adierazitako agiri guztiak aurkezten ez badira, 10 eguneko epea emango zaio eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko. Epe hori igarota hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta hala adieraziko da, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluarekin.
2.– Eskabidea izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzak kudeatzeaz arduratuko den organoak egokitzat jotzen duen informazioa eskatu ahal izango dio eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egokiro baloratzeko; 10 eguneko epea emango dio informazioa aurkezteko, eta adieraziko dio ezen, hala egiten ez badu, eskatutako informazioa kontuan hartu gabe baloratuko dela proiektua.
9. oinarria.– Laguntzen organo kudeatzailea eta laguntzak emateko prozedura.
1.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari dagokio prozedura hau kudeatzea. Horretaz gain, txosten bat egin beharko du, jasota utziz eskura duen informaziotik ondorioztatzen dela onuradunek laguntzak eskuratzeko behar diren eskakizun guztiak betetzen dituztela. Txosten hori ebazteko eskumena duen organoari helaraziko zaio.
2.– Deialdi hau norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Prozedura horretan, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, eta agindu honetan aurreikusitako kuantifikazio-irizpideak aplikatuko zaizkie.
10. oinarria.– Balorazio-batzordea.
1.– Kide anitzeko organo bat eratuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde deiturikoa. Hiru kide izango ditu, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari atxikiak; horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuko dira. Halaber, ordezko bat izendatuko da batzordekide bakoitzeko. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak izendatuko ditu horiek guztiak, ebazpen bidez, eta ebazpen horretan adieraziko da nor izango diren batzorde horretako idazkaria eta batzordeburua. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die hala bileretan parte hartzeko nola aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean. Batzorde horren jardunean, behar diren neurriak hartuko dira eskaeren balorazioan parte hartzen duten pertsona guztien interes-gatazkak saihesteko.
2.– Balorazio-batzordearen barruan gizonezkoen eta emakumezkoen presentzia orekatua bermatuko da, eta bete egingo da, beraz, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak arautzen duena, zeinaren bidez onartzen baita emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina.
11. oinarria.– Balorazio-batzordearen txostena.
1.– Balorazio-batzordeak urkezten diren eskabide guztiak aztertuko ditu, eta aplikatu beharreko araudia betetzen dutenak eta ez dutenak bereiziko. Halaber, araudia betetzen ez duten eskabideen zerrenda egingo du, eta banan-banan azalduko du zein izan den baztertzeko arrazoia. Gainera, aplikatu beharreko araudia betetzen duten eskabideak (inbertsio-eskabideak eta sektorean sartzekoak) ebaluatuko ditu, hau da, proiektuak baloratzea eta agindu honetan finkatutako irizpide objektiboak zenbateraino betetzen dituzten aztertuko, laguntza motaren arabera.
2.– Jarraian, egindako ebaluazioaren emaitzak jasoko dituen txostena egingo du, ezarritako laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboetan oinarrituta. Txostenak entitate eskatzaileen zerrenda jasoko du, eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, handienetik txikienera. Puntu gehien lortu dituen eskabideari agindu honetan xedatutako gehieneko ehunekoa aplikatuko zaio, eta gainerako eskaerei, hortaz, lortutako puntuazioaren arabera aplikatuko zaie dagokien ehunekoa, hurrenez hurren.
3.– Lerro baterako emandako laguntzen bolumena 3.2 oinarrian lerro horretarako finkatutako aurrekontura iristen ez bada, soberako aurrekontua beste lerrora aldatu ahal izango da.
4.– Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, azken laguntzari dagokionez, esleitutako inbertsioaren zenbatekoa (1. lerroa) edo zuzeneko dirulaguntza (2. lerroa) diru kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru kopuru erabilgarri hori izango da.
5.– Balorazio-batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan xedatzen ez den guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituko diote.
12. oinarria.– Behin-behineko ebazpen-proposamena.
1.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, balorazio-batzordearen espedientea eta txostena ikusita, lerro bakoitzarentzat behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, non adierazi beharko baitu dirulaguntza zein entitate eskatzaileri ematen dion, eta zenbat. Behin-behineko proposamen hau interesdunei jakinaraziko zaie, eta hamar eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko, prozeduran agertzen direnean edo interesdunek azaldutako beste egitate, alegazio eta frogak batzuk kontuan hartzen direnean.
2.– Aurreko paragrafoan adierazitako kasuaz kanpo, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluari jarraikiz.
13. oinarria.– Behin betiko ebazpen-proposamena.
1.– Alegazioak aztertuta, halakorik egonez gero, eta hurrengo paragrafoetan xedatutako alderdiak egiaztatuta, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du. Bertan, laguntzen hartzaile izateko proposatzen diren eskatzaileen zerrenda eta zenbatekoa adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, ebaluazioa eta hura egiteko jarraitu diren balorazio-irizpideak zehaztu beharko ditu.
2.– Eskatzaileek, dirulaguntza emateko proposamena jaso baino lehen, egiaztatu beharko dute dirulaguntzak itzultzeko baldintzak betetzen dituztela. Egiaztapen hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera egingo da. Agindu hori, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da. Egiaztatu beharko dute, halaber, egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek automatikoki egiaztatuko dute onuradunen IFK. Hala ere, entitate eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko egiaztatze horri, baina, orduan, adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.
3.– Dirulaguntzak emateko espedientean Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzaren txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek eskakizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.
4.– Behin betiko ebazpen-proposamena Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari helaraziko zaio.
5.– Ebazpenaren behin-behineko eta behin betiko proposamenek ez diete inolako administrazio-arloko eskubiderik ekartzen proposatutako onuradunei.
14. oinarria.– Prozeduraren ebazpena, ebatzi eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era, eta errekurtsoak.
1.– Elikadura eta Landa Garapeneko zuzendariari dagokio deialdia eman ala ukatu ebaztea, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak proposatuta. Hala ere, aurretik, txosten bat egin beharko da, non jasoko baita zuzendaritzaren esku dagoen informaziotik ondorioztatzen dela onuradun gisa proposatutako entitateek dirulaguntzak jasotzeko behar diren eskakizun guztiak betetzen dituztela. Ebazpenak barnean hartu beharko du Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitakoa; hau gutxienez:
a) Dirulaguntza eman zaion eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda.
b) Xedea, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epeak, bai eta justifikatzeko modua ere.
c) Gainerako eskabideak ezestea.
2.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota, hurrengo 3. apartatuan ezarritako argitalpena egin ez bada, entitate interesdunek ulertu behar dute dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, oinarri honen 4. apartatuan adierazitako gora jotzeko administrazio-errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.
3.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluari jarraikiz. Dena den, interesdun guztiei banaka jakinaraziko zaie ebazpena osorik; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Argitalpenean, ebazpenaren testu osoa jaso beharko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Horrez gain, eta informazio gisa, interesdun bakoitzari ebazpen osoa helaraziko zaio, eta interesdun bakoitzari bereziki eragiten dioten ebazpenaren alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak barne, banakatuta eta behar bezala arrazoituta. Era berean, aplikatutako irizpide objektiboen eta laguntzaren ehunekoaren berri emango da. Informazioa elektronikoki helaraziko da, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez.
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako data joko da jakinarazpen-datatzat.
4.– Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin.
15. oinarria.– Laguntzak ordaintzea.
1.– Dirulaguntza ematea ebazten denetik aurrera gehienez hiru hilabeteko epean ordainduko dira laguntzak.
2.– Ordainketa bakarra egingo da, justifikazio-kontua aurkeztu eta onartu ondoren. Fakturen edo froga-balio bereko agirien bidez egingo da.
3.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak, emaitzak, egiaztapenak eta aurkeztutako agiriak oinarritzat hartuta, ordainketa bakarra egingo du, dagokion ebazpenaren bidez.
4.– Onuradunak aurkeztutako datuak egiazkoak direla frogatzeko, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen dituen agiriak eta informazio osagarri guztia eskatuko ditu.
16. oinarria.– Laguntzen bateragarritasuna.
Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin, baldin eta dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa agindu honek finkatzen dituen gehieneko ehunekoak eta mugak baino. Batura hori handiagoa bada, berriz, gehiegizko kopuruari dagokion zenbatekoa kenduko zaio.
17. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.
1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte, bai eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritakoak ere:
a) Emandako laguntza onartzea. Hala bada, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean onuradunak ez badio laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten, laguntza onartu egiten duela ulertuko da.
b) Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.
c) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren esku jartzea gastuak egin direla egiaztatzeko behar diren agiri guztiak.
d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari laguntzak nola erabili diren eta laguntzen helburuak bete diren egiaztatzeko eskatzen duten informazio guztia ematea.
e) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea ea beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatu zaizkion helburu bererako bestelako administrazio bati edo erakunde publiko edo pribatu bati, eta, hala badagokio, eskuratu diren. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, berriz, entitate emaileari jakinaraziko dio. Hori jakin bezain laster eman beharko da egoeraren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
f) Dirulaguntza emateko kontuan hartutako inguruabarretako bat aldatuz gero, inguruabar objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri eman behar zaio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, zeinak, halaber, laguntza eman duen entitateari jakinaraziko baitio. Hori jakin bezain laster eman beharko da egoeraren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.
g) Eman den dirulaguntzaren indarraldi osoan egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta jasotako funtsak itzultzea, itzultzeko ebazpen baten ondorioz zorrak izanez gero.
h) Entitate onuradunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14 i) artikuluan adierazten den publikotasun-eginbeharra betetze aldera, laguntzen deialdi honetan lortutako dirulaguntzaren berri emango diote publiko orokorrari. Horretarako, hau egin behar dute:
– Jardueraren sustapenarekin zerikusia duten argitalpen, liburuxka edo publizitate guztietan, berariaz aipatzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren dirulaguntza. Halaber, agindu honek araututako dirulaguntza lortu dela adierazten duen kartel bat jarriko dute gutxienez, publikoak erraz ikusteko moduko leku batean, eraikinera sartzeko ateburutik edo ateburuetatik gertu, eta gutxienez A3 neurrikoa. Kartela gutxienez 6 hilabetez eduki beharko da jarrita, dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik aurrera.
– Zabalkunde publikorako egiten diren kartel, testu eta agiri guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira.
– Publizitatea Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera egingo da.
https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/
i) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta horiek garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera eska daitekeen beste edozein betebehar.
j) Erkidegoko kontrol-organo eskudunek egin beharreko egiaztapen-jarduketak bete beharko ditu.
k) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatu beharko dute, harik eta dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den arte. Alderdi hori automatikoki egiaztatuko dute Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek. Hala ere, entitate onuradunak berariaz ukatu ahal izango dio egiaztatze hori egiteko baimena; orduan, ordea, adierazitako agiriak berak aurkeztu beharko ditu.
2.– Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa adierazi beharko dute onuradunek, Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezartzen den moduan; halaber adierazi beharko dute gainfinantzaketarik ez izateko konpromisoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.h) artikuluan xedatutakoaren arabera.
3.– Artikulu honen 1.g) apartatuan adierazitako organoen ahalmena gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak emandako diruz lagundutako jardueraren inguruan bidezko jotzen dituen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.
18. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.
1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetako bat aldatuz gero edo beste entitate publiko nahiz pribatu batek beste laguntza edo dirulaguntzaren bat emanez gero, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio idatziz, eta gerta daiteke horren ondorioz dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea, baldin eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen badira.
2.– Horretarako, Elikagai eta Landa Garapenaren sailburuordeak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko, hala badagokio, edo, hala badagokio, sobera jasotako zenbatekoak eta berandutze-interesak itzultzeko prozedurari ekiteko aginduko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako prozedura aplikatuta horretarako.
19. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.
1.– Laguntza eskatzen duen entitateak atzera egin ahal izango du bere eskaeran. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Jasota geratzea ahalbidetzen duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, eta Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak ebazpen baten bidez bete-betean onartuko du atzera egitea, eta amaitutzat emango du erakunde horri dagokion prozedura, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 93. eta 94. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
2.– Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio entitate onuradunak. Emandako laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin. Uko egiteko, hala egin dela jasota uzten duen edozein bitarteko erabil daiteke. Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak, ebazpen baten bidez, berariaz onartuko du uko-egite hori, eta prozedura bukatutzat joko du entitate horri dagokionez.
3.– Aurkeztutako uko-egitea ez da onartuko entitate interesdunari ez-betetzea deklaratzeko prozedura bat edo deialdi honen esparruan hasitako zehapen-prozedura bat hasi dela jakinarazi ondoren. Prozedura horrek aurrera jarraituko du ebatzi arte.
20. oinarria.– Ez-betetzeak.
1.– Onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badu proiektua partez betetzen (eta, modu horretan, laguntzaren xedea osorik hutsaltzen badu), edo dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluaren arabera, laguntza eman zuen organo eskudunak, ez-betetze espedientea (bertan, entzunaldia emango zaio interesdunari) egin aurretik, ebazpen bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio (partez edo erabat) onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat, proiektuaren betetze-mailarekiko modu proportzionalean) eta berandutze-interesak, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan xedatutakoarekin, hargatik eragotzi gabe dagozkion gainerako ekintzak, betiere.
2.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria izango organo eskuduna itzulketa-espedientea abiarazi eta izapidetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40.1 artikuluan adierazitako deskontzentrazioaren arabera.
3.– Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioz hasi bada, eskumena duen organoari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko.
4.– Era berean, dirulaguntzarekin lotutako jarduketaren kostuarekiko gehiegizko zenbatekoa itzuli beharko da, baldin eta beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasunaren muga gainditzen bada; horrek, dena dela, ez du eragotziko bestelako zehapenak jarri ahal izatea, ez eta kalte-galeren ordainak eta erantzukizun penala exijitzea ere, hala badagokio. Aipatutako zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien ondorioetarako.
5.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.6 artikuluaren arabera, onuradunaren betetze-maila nabarmen hurbiltzen bada erabateko betetze-mailara, eta onuradunek argi eta garbi egiaztatzen badu bere konpromisoak betetzeko jarduna egin duela, dirulaguntzaren zati bat ordainduko zaio; edo, hala badagokio, zati bat itzuli beharko du, eta gauzatutako jarduerak erabateko betetze-mailari begira duen proportzioaren arabera egingo da kalkulua. Edonola ere, onuradunak kobratu ahal izango duen zenbateko partziala bat etorriko da onartutako dirulaguntzatik behar bezala justifikatu den egiazko zenbatekoarekin, eta laguntza ematen duen entitateak justifikazioa egiaztatu eta onartu ondoren ordainduko zaio.
21. oinarria.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz tratatuko dira. Datuak babesteari buruzko informazioa lortzeko:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/039602-capa1-eu.shtml
II. KAPITULUA
LEHEN MAILAKO NEKAZARITZA-EKOIZPENARI LOTUTAKO NEKAZARITZA-USTIATEGIETAKO INBERTSIOETARAKO LAGUNTZAK (1. LERROA)
22. oinarria.– Balizko onuradunen betebehar espezifikoak.
Laguntzen 1. lerroko onuradun izateko, 4., 5. eta 6. oinarrietan ezarritako eskakizunez gain, eskakizun gehigarri hauek ere bete beharko dira:
a) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
b) Inbertsioak ez hasita egotea eskaera aurkezten den unean. Eskakizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak eta makineriaren konturako ordainketak. Egoera hori Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako teknikariek in situ egindako ikuskapen baten bidez egiaztatuko da, edo notario-akta bat aurkeztuz –entitatearen kontura izango da–, baldin eta akta horretan nahikoa elementu jasotzen badira instrukzio-organoak egiaztatzeko inbertsioa ez dela hasi. Salbuespen gisa, bisita horien ordez, inbertsioa hasi ez izanaren aktak egin ahal izango dira modu ez-presentzialean, baldin eta izendatutako teknikariak ezin badira inbertsioaren tokira joan akta in situ egiteko, edo, bestela, onuradunak emandako edozein frogagiri egokiren bidez, baldintza hauek betetzen badira:
– Ezinbesteko arrazoiak direla medio, ezin bada bisitatu laguntzaren xede den eragiketaren lekua edo inbertsioaren kokalekua.
– Akta egiteko erabilitako baliabide telematikoek eta eskatzaileak emandako agiriek, argazki geoetiketatuak eta datatuak barne, argi eta garbi egiaztatzea egin nahi diren inbertsioak ez direla hasi akta aurkeztu den unean.
c) Gaitasun eta trebakuntza profesional egokiak egiaztatzea, dela nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketako titulu akademiko bat duela egiaztatuz, dela nekazaritza-jardueran 2 urte baino gehiago eman dituela frogatuz. Ereiteko patataren kasuan, 6.i) oinarrian xedatutakoa beteko da.
23. oinarria.– Diruz laguntzeko gastuak.
A) Diruz lagundu ahal izango dira 2025eko ekitaldian egindako gastu hauek:
1.– Makineria eta ekipamendu berriak erostea edo haien finantza-errentamendua produktuaren merkatu-balioraino, elementu hauetan:
– Uztak biltzeko robotikan egindako inbertsioak.
– Zehaztasuneko makinak, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean, honako hauetarako:
• Produktu kimikoen erabilera murriztea, batez ere produktu fitosanitarioena eta ongarriena.
• Laboreen trazabilitatea eta kalitatea kontrolatzea ereiteko eta lantzeko fasean.
– Goi-teknologiako instalazioak eta elementuak ustiategietako zenbait sistematarako; besteak beste, argiztapen, berokuntza eta ureztatzeko sistemetarako.
– Berrikuntza teknologikoan oinarritutako laboreetan eta ganaduetan beharrezkoak diren instalazioak, ekipamenduak eta makinak.
– Abereak kudeatzeko prozesuak digitalizatzea.
2.– Hainbat urtetan landareak erostea.
3.– Aziendaren hobekuntza genetikoa eta ugalketa (semena erostea, intseminazio artifiziala, alokairuko sabelak, enbrioien transferentzia, hazitarakoen alokairua).
4.– Ureztatze/ureztapen-instalazioei dagokienez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, xedapen honetan ezarritakoa betetzen dutenak soil-soilik lagundu ahalko dira diruz: Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen duen Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduaren 14.6.f) artikulua.
5.– 1. puntuan adierazitako gastuei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasunari buruzko aholkularitzari dagozkion ordainsariak, bideragarritasun-azterlanak barne; bideragarritasun-azterketak diruz lagundu daitezkeen gastuak izaten jarrai dezakete, nahiz eta, emaitzen arabera, 1., 2. eta 3. puntuetan jasotako gastuak ez egin edo ez ordaindu.
6.– Diruz laguntzekoak izango dira, halaber, inbertsioak, baldin beharrezkoak eta aurreko puntuan adierazitakoen osagarriak badira; adibidez, hauek:
a) Ondasun higiezinak eraikitzea eta eskuratzea, finantza-errentamendua barne, edo bigarren eskuko ondasun higiezinen hobekuntza, baldin eta, azken hamar urteetan, ez badute jaso dirulaguntza Espainiatik edo erkidegorik, laguntzak jarraitzen duen kasuan laguntza bikoiztea dakarrenik.
b) Aurreko apartatuan ezarritako gastuei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitekto, ingeniari eta aholkularien ordainsariak, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasunari buruzko aholkularitzari dagozkion ordainsariak, bideragarritasun-azterketak barne, proiektuaren gauzatze materialaren % 8raino. Bideragarritasun-azterketak diruz laguntzeko gastutzat hartuko dira oraindik, nahiz eta, emaitza kontuan hartuta, aurreko puntuetan ezartzen diren gastuak ez egin.
c) Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo garatzea, eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.
d) Bioenergia ekoizteko ekipoetan egindako inbertsioak, efizientzia-estandarrak betetzen badituzte, ustiategian soilik kontsumitzeko direnean.
e) Ingurumen-inpaktua txikitzeko eta haren kalitatea hobetzeko prozesuetan inbertsioak egitea, bereziki ustiategien karbono-aztarna gutxitzen laguntzen duten prozesuetan; helburuak izan behar du produktuek ekoizpen-prozesuetako baldintza tekniko eta sanitarioak betetzen dituztela egiaztatzea edo horietara egokitzea.
f) Hondamendi naturalek, hondamendi natural batekin pareka daitezkeen salbuespenezko gertaerek edo fenomeno klimatiko kaltegarriek, animalien gaixotasunek eta babestutako animalien eta landareen izurriteek kaltetutako nekazaritza-ekoizpenaren potentziala berrezartzearekin lotutakoak, bai eta gertakari eta faktore horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzearekin eta arintzearekin lotutakoak ere.
B) Diruz lagundu ezin diren gastuak. Ez dira diruz lagunduko:
1.– Ustiategien salerosketa edo transferentzia.
2.– Sozietatea eratzeko eta lehen aldiz ezartzeko gastuak.
3.– Inbertsioa egiten den lursaila erosteko eta erosten diren lokal eta pabiloi eraikietako lurzoruaren balioa ordaintzeko inbertsioak.
4.– Makinak birjartzeko inbertsioei lotutakoak, baldin eta makinaren amortizazioaldia bete ez badute (gutxienez 7 urte).
5.– Nekazaritzako ekoizpen-eskubideak eta ordainketa-eskubideak erostea.
6.– Urteko landareak erostea eta landatzea, salbu eta lerro honetarako kostu lagungarrien A.6.f) apartatuan jasotako inbertsioei aurre egiteko denean eta higadura genetikoko arriskuan dauden landare-barietateak babesteko denean, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-eremuetarako estatu-laguntzei aplika dakizkiekeen Zuzentarauen 210. puntuan aipatutako konpromisoei jarraikiz.
7.– Animaliak erostea, salbu eta lerro honetarako kostu lagungarriei buruzko A.3 apartatuan jasotako inbertsioei aurre egiteko denean eta arraza mehatxatuetako animaliak erosten direnean, 2016/1012 (EB) Erregelamenduaren 2.24 artikuluan definitutakoaren arabera, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-eremuetarako estatu-laguntzei aplika dakizkiekeen zuzentarauen 207. puntuan aipatutako konpromisoei jarraikiz; horrez gain, salbuespena da, halaber, azienda harrapari handien aurka babesten duten txakur zaindariak erostea.
8.– Ustiapen-kapitala.
9.– Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta beste tasa eta zerga batzuk.
10.– Normalean 5 urtetik beherako zikloetan amortiza daitezkeen materialak. Ezingo dira diruz lagundu, halaber, kontabilitateak gastutzat hartzen dituen inbertsioak, salbu eta azterlanak eta proiektuak.
11.– Bigarren eskuko ekipamendua erosteko inbertsioak.
12.– Garraio-elementuak, salbu eta ekoizpen-prozesuei kondiziorik gabe lotuta daudenean eta ustiapenaren/instalazioaren barruan daudenean.
24. oinarria.– Laguntza zenbatekoa den.
1.– Hau izango da diruz laguntzeko inbertsioaren zenbatekoaren gaineko oinarrizko dirulaguntza:
– Nekazaritza- eta abeltzaintza-makinak: % 10
– Gainerako inbertsio hautagarriak: % 20
Oinarrizko dirulaguntza horiek handitu egingo dira, hala badagokio, espedienteari esleitutako maila eta puntu-baremo hauen arabera:
– < 15 puntu: + % 0
– 15 puntutik 30 puntura: + % 15
– 30 puntutik 50 puntura: + % 20
– 50 puntutik 100 puntura: + % 30
– 60 puntu dituzten proiektuak: + % 40
2.– Produktu batek baino gehiagok puntu kopuru bera lortzen badute, ordena honetan emango zaie lehentasuna:
a) Inbertsio-zenbateko handiena duten proiektuak, inbertsio-zenbateko txikienekoen aldean.
b) Adinez gazteenak diren titularrek eskatutako proiektuak, adinez zaharrenak direnen aldean.
Lehenespen-irizpideak aplikatzean berdinketa ebazten ez bada, laguntza-eskaeraren sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.
3.– Nolanahi ere, laguntza Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako laguntzen gehieneko ehunekoetara mugatuko da. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
4.– Inbertsio-proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 70.000,00 eurokoa izango da.
25. oinarria.– Balorazio-irizpideak.
1.– Agindu honek arautzen dituen inbertsio-proiektuen balorazioa egiteko, proiektu bakoitzari puntuazio zehatz bat emango zaio, eta puntuazio horren arabera kalkulatuko da eman beharreko laguntza, bat etorriz oinarri honetan xedatutakoarekin.
2.– Agindu honen ondorioetarako, onuradun potentzial batek zenbait inbertsiotarako dirulaguntza eskatzen duenean, guztia inbertsio-proiektu bakar batean bilduko da (onuradun bat, espediente bat).
3.– Inbertsio-proiektu batek gehienez 60 puntu lortu ditzake.
4.– Kontuan hartuko dira betetzen diren balorazio-irizpide hauetako bat edo batzuk eta irizpide horiei dagozkien puntuazioak:
a) Onuradunaren tipologiaren arabera, puntuazio hau emango da:
– Ustiategietako titularrek, gazteek edo emakume nekazariek sustatutako inbertsio-proiektuak: 30 puntu.
– Sektorean lehendabizikoz sartu diren ustiategietako titularrek sustatutako inbertsio-proiektuak: 25 puntu.
– Titulartasun partekatuek sustatutako inbertsio-proiektuak, edo pertsona juridikoek sustatutakoak, baldin eta gutxienez % 50ekoa bada emakume nekazarien esku dagoen partaidetza kapital sozialean edo banaketa-kuotan (elkartutako pertsona fisikoak bi direnean), edo % 40koa (elkartutako hiru pertsona fisikoren edo gehiagoren kasuan): 20 puntu.
– Jarduera nagusia nekazaritza duten ustiategietako titularrek (ATP) sustatutako inbertsio-proiektuak: 20 puntu.
– Pertsona juridiko diren gainerako titularrek sustatutako inbertsio-proiektuak: 20 puntu.
– Onuradun izan daitezkeen beste batzuek sustatutako inbertsio-proiektuak: 10 puntu.
Titularren bat tipologia batekoa baino gehiagokoa bada, puntuak ezingo ditu metatu, eta puntuazio handieneko tipologia esleituko zaio soil-soilik.
b) Ustiategi motaren arabera, 10 punturekin osatuko dira (ez-metagarriak) mota hauetakoren bateko ustiategietan sustatutako inbertsio-proiektuak:
– Ekoizpen ekologiko ziurtatua edo kalitate-programa ziurtaturen bat duten ustiategiak.
– Nekazaritza-ingurumeneko kontratua duten ustiategiak, edo karbono-aztarna murrizteko programa edo proiektu piloturen bati atxikita daudenak.
– Euren ekoizpenaren % 50 baino gehiago EAEn ofizialki aitortutako ekoizle-kooperatiba baten edo ekoizle-elkarte baten bidez merkaturatzen duten ustiategiak.
Mota horietako edozein 5 punturekin osatuko da, baldin eta ustiategia mendi-nekazaritzako eremu (MNE) batean edo muga naturalak edo espezifikoak dituzten beste eremuren batean badago.
c) Inbertsio-proiektu hauek 15 puntu ez-metagarrirekin osatuko dira:
– Nekazaritza-lurzoruan ingurumen-inpaktu negatiboak arintzeko inbertsio-proiektuak: ongarrien erabileraren eraginkortasuna hobetzeko ekipoak (traktoreak kanpo geratzen dira), eta simaurra eta mindak biltegiratzeko eta banatzeko hobekuntzak.
– Ustiategiko energia-kontsumoa murriztea sustatzen duten inbertsio-proiektuak.
– Ureztatzeko instalazio finkoetarako edo biomasa bidezko bero-ekipoen instalaziorako inbertsio-proiektuak (barne-erabilera).
– Ustiategietan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten laguntzen duten inbertsio-proiektuak.
– Inbertsio-proiektu berritzaileak, zuzeneko ekoizpen-kostuak murrizteko eta lanaren produktibitatea hobetzeko.
– Uzta hobeto biltegiratzeko eta ekoizpenen kalitatea hobetzeko inbertsio-proiektuak.
III. KAPITULUA
NEKAZARI GAZTEENTZAKO HASIERAKO LAGUNTZAK ETA NEKAZARITZAKO JARDUERETARAKO HASIERAKO LAGUNTZAK (2. LERROA)
26. oinarria.– Balizko onuradunen betebehar espezifikoak.
Laguntzen 2. lerroko onuradun izateko, 4., 5. eta 6. oinarrietan ezarritako eskakizunez gain, eskakizun gehigarri hauek ere bete beharko dira:
– Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak proiektuaren enpresa-plan bat aurkeztu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-zentro teknologiko batek edo aholkularitza-zentro aitortu batek abalatua. Plan horrek proiektuaren bideragarritasuna eta izaera berritzailea islatu beharko ditu, eta haren edukia agindu honen II. eranskinean ezarritakoari egokitu beharko zaio.
– Gaitasun eta trebakuntza profesional egokiak egiaztatzea, dela nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketako titulu akademiko bat duela egiaztatuz, dela nekazaritza-jardueran 2 urte baino gehiago eman dituela frogatuz. Ereiteko patataren kasuan, 6.i) oinarrian xedatutakoa beteko da.
27. oinarria.– Laguntza zenbatekoa den.
1.– Zuzeneko dirulaguntzak emango dira, norgehiagoka bidez; hauek dira dirulaguntza horien gehieneko zenbatekoak:
– 40.000 euro hasierako abiarazte-proiektuetarako.
– 35.000 euro, AzLUen arabera ekoizpen-azalera edo azienda handitzeko proiektuetarako.
2.– Hori, balorazio-batzordeak 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz espedientea ebaluatu ondoren, AzLUen araberako ekoizpen-azalera edo aziendak lortutako puntuen arabera kalkulatuko da.
28. oinarria.– Lehentasun- eta haztapen-irizpideak.
Laguntzak irizpide hauen arabera barematuko dira:
A) a), b), d), e), f), g), h) eta i) oinarrietan jasotako ekoizpen-nitxoetarako:
1.– Abian jartzeko hasierako proiektuetarako:
1) Balorazio teknikoa 1 eta 5 puntu artean.
2) Hektareaka:
1.– 0,5 eta 1 hektarea bitarteko hasierako proiektuetarako: puntu 1.
2.– 2 eta 5 hektarea bitarteko hasierako proiektuetarako: 3 puntu.
3.– 6 hektareatik gorako hasierako proiektuetarako: 5 puntu.
3) titulartasun partekatuan, entitate juridikoen, taldeen titulartasuneko ustiaketek sustatutako proiektuetarako: 2 puntu.
4) Titular gazte edo emakume batek sustatutako proiektuetarako: 2 puntu. Ezin zaizkie aurreko puntuei pilatu.
Nolanahi ere, gehienez 10 puntu emango dira. Puntuazio-berdinketa gertatuz gero, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.
Dirulaguntza eskuratzeko gutxienez 2 puntu erdietsi beharko dira, eta diru-kopuruak honako hauek izanen dira, lortutako puntuen arabera:
– 2 eta 5 puntu bitartean: 10.000 euro.
– 6 eta 8 puntu bitartean: 25.000 euro.
– 9 eta 10 puntu bitartean: 40.000 euro.
2.– Ekoizpen-azalera handitzeko proiektuetarako:
1) 0,5 eta 1 hektarea bitarteko handitzeetarako: 1.000 euro.
2) 1 eta 2 hektarea bitarteko handitzeetarako: 3.000 euro.
3) 3 eta 5 hektarea bitarteko handitzeetarako: 8.000 euro.
4) 6 eta 10 hektarea bitarteko handitzeetarako: 20.000 euro.
5) 10 hektareatik gorako handitzeetarako: 30.000 euro.
6) Titulartasun partekatuko ustiategiek, ondasun-erkidegoek, erakunde juridikoek eta elkarteek sustatutako proiektuetarako: laguntza 5.000 euro handiagoa izango da.
7) Titular gazteak edo emakumeak sustatutako proiektuetarako: 5.000 euro gehiago emango dira. Ezin zaizkie aurreko puntuei pilatu.
B) 6.c) eta j) oinarrietan jasotako ekoizpen-nitxoetarako:
1.– Abian jartzeko hasierako proiektuetarako:
1) Balorazio teknikoa 1 eta 5 puntu artean.
2) AzLU-ka:
1.– 5 AzLU-ko hasierako proiektuetarako: puntu 1.
2.– 5 eta 8 AzLU bitarteko hasierako proiektuetarako: 3 puntu.
3.– 8 AzLU baino gehiagoko hasierako proiektuetarako: 5 puntu.
3) titulartasun partekatuan, entitate juridikoen, taldeen titulartasuneko ustiaketek sustatutako proiektuetarako: 2 puntu.
4) Titular gazte edo emakume batek sustatutako proiektuetarako: 2 puntu. Ezin zaizkie aurreko puntuei pilatu.
Nolanahi ere, gehienez 10 puntu emango dira. Puntuazio-berdinketa gertatuz gero, laguntza-eskabidearen sarrera-hurrenkeraren arabera lehenetsiko da.
Dirulaguntza eskuratzeko gutxienez 2 puntu erdietsi beharko dira, eta diru-kopuruak honako hauek izanen dira, lortutako puntuen arabera:
– 2 eta 5 puntu bitartean: 10.000 euro.
– 6 eta 8 puntu bitartean: 25.000 euro.
– 9 eta 10 puntu bitartean: 40.000 euro.
2.– AzLUen arabera azienda handitzeko proiektuetarako:
1) 2 eta 3 AzLU bitarteko handitzeetarako: 5.000 euro.
2) 4 eta 6 AzLU bitarteko handitzeetarako: 10.000 euro.
3) 7 eta 9 AzLU bitarteko handitzeetarako: 18.000 euro.
4) 10 eta 12 AzLU bitarteko handitzeetarako: 25.000 euro.
5) 12 AzLUtik gorako handitzeetarako. 30.000 euro.
6) Titulartasun partekatuko ustiategiek, ondasun-erkidegoek, erakunde juridikoek eta elkarteek sustatutako proiektuetarako: laguntza 5.000 euro handiagoa izango da.
7) Titular gazteak edo emakumeak sustatutako proiektuetarako: 5.000 euro gehiago emango dira. Ezin zaizkie aurreko puntuei pilatu.
RSS