Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2025eko urriaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4572

AGINDUA, 2025eko urriaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxon (Bizkaia) dagoen «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Ibaiondo» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo berri bi emateko eta oinarrizko mailako heziketa-zikloaren baimena kentzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); 659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); 1584/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); 257/2012 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, Administrazioko eta finantzetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (2013ko martxoaren 5eko EHAA); 1583/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, 3D animazioetako, jokoetako eta ingurune elkarreragileetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); 500/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Goi-mailako lanbide-heziketako tituluak ezartzen dituzten eta horien gutxieneko irakaskuntzak zehazten dituzten errege-dekretu jakin batzuk aldatzen dituena (maiatzaren 28ko BOE); 365/2013 Dekretua, ekainaren 18koa, 3D animazioetako, jokoetako eta ingurune elkarreragileetako goi-mailako teknikari-tituluaren curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 28ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2025-2026 ikasturterako.

Ikastetxearen kodeak: 014747 (EAE) eta 48005202 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ibaiondo».

Titularra: Centro de Formación Profesional Academia Ibaiondo SL.

Helbidea: Plentzia Hiriaren kalea 28.

Udalerria: Getxo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena ematen da goi-mailako bi heziketa-ziklo berri emateko arratsaldeko txandan: Administrazioa eta finantzak, 20 ikaspostutarako; eta 3D animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak, 25 ikaspostutarako.

Bulegoko informatikako oinarrizko mailako heziketa-zikloaren baimena kentzen da.

2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) Administrazio-kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Irudia eta soinua.

a) 3D animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) Web-aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

c) Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

3. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko beharrezkoa den tratamendua.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala