
207. zk., 2025eko urriaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4567
AGINDUA, 2025eko urriaren 16koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2025eko edizioan arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sarietan sarituak izan diren pertsonen zerrenda argitaratzeko dena.
2025eko uztailaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2025eko uztailaren 22ko Agindua, Kultura eta Politika Linguistika sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.
Aipatu uztailaren 22ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2025eko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:
– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Jon Mikel Euba Aurre.
– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Zuhar Iruretagoiena Labeaga.
– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Garikoitz Fraga Angoitia (Belleza Infinita).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS