
207. zk., 2025eko urriaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4565
2198/2025 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak lehiaketa bidez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2025eko uztailaren 29ko 1315/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa egin zen Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak lehiaketa bidez hornitzeko deialdia (2025eko irailaren 18ko EHAA, 177. zk.).
Deialdi horretan emandako epea amaitu da eta ez da eskabiderik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketaburuaren funtzioak betetzeko deialdia Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Usansolo, 2025eko urriaren 21a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
GEMMA FERNADEZ PEÑALBA.
RSS