Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4558

EBAZPENA, 2025eko urriaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenaren huts-zuzenketarena; horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako 2025-2027 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dira eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak antzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenean (2025eko irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 179. zk.); horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako 2025-2027 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dira eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten da. Beraz, ebazpena zuzendu da:

– 2025/3960 (88/14) orrialdean, II. kapituluan 5.4.1 artikuluan,

Hau dio:

«Erakunde onuradunek ezin izango dute aurrez aurreko espezialitateen prestakuntza-planagatik 1.750.000 euro baino gehiago jaso, lurralde historiko bakar batean jarduten badute. Era berean, erakunde onuradun batek ere ezin izango du aurrez aurreko espezialitateen prestakuntza-planagatik 3.500.000 euro baino gehiago jaso, lurralde historiko batean baino gehiagotan jarduten badu. Erakundeek ezin izango dute teleprestakuntzako espezialitateen prestakuntza-planagatik 400.000 eurotik gorako dirulaguntzarik jaso. Lurralde historiko bakoitzean ezin da lortu 1.750.000 eurotik gorako dirulaguntza.».

Baina hau esan behar du:

«Erakunde onuradunek ezin izango dute prestakuntza-planagatik 1.750.000 euro baino gehiago jaso, lurralde historiko bakar batean jarduten badute. Era berean, erakunde onuradun batek ere ezin izango du prestakuntza-planagatik 3.500.000 euro baino gehiago jaso, lurralde historiko batean baino gehiagotan jarduten badu. Erakundeek ezin izango dute teleprestakuntzako espezialitateengatik 400.000 eurotik gorako dirulaguntzarik jaso. Lurralde historiko bakoitzean ezin da lortu 1.750.000 eurotik gorako dirulaguntza.».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala