Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4557

EBAZPENA, 2025eko urriaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenaren huts-zuzenketarena; horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki bat argitaratzen da, lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei zuzendutako 2025-2027 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak antzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenean (2025eko irailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 179. zk.); horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki bat argitaratzen da, lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei zuzendutako 2025-2027 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten duena. Beraz, ebazpena zuzendu da:

– 2025/3959 (65/8) orrialdean, II. kapituluan, 3.a) artikuluan,

Hau dio:

«a) Ekonomia- eta finantza-gaitasuna, hau da, eskatutako dirulaguntza baino negozio-bolumen handiagoa edukitzea enplegu-zerbitzu publikoekin edo administrazio publiko eskudunekin, langabeen eta/edo landunen eskaintzako enplegurako prestakuntzari lotuta, 2018-2020, 2020-2022 eta 2022-2024 ekitaldietan (batez besteko haztatua).».

Baina hau esan behar du:

«a) Ekonomia- eta finantza-gaitasuna, hau da, eskatutako dirulaguntza baino negozio-bolumen handiagoa edukitzea enplegu-zerbitzu publikoekin edo administrazio publiko eskudunekin, langabeen eta/edo landunen eskaintzako enplegurako prestakuntzari lotuta, 2018-2020, 2020-2022 eta 2022-2024 ekitaldietan (batez besteko haztatua), hura halako bi kalkulatu eta gero.».

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.


Azterketa dokumentala