Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4556

EBAZPENA, 2025eko urriaren 14koa, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2025. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen bigarren lerroa: Immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

AURREKARIAK

1.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren bidez (2025-07-04ko EHAA, 126. zk.), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2025. urterako deialdia egiten da. Zehazki, agindu horren III. kapituluak dirulaguntzen bigarren lerroa arautzen du: immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jardueretarako laguntzak.

Agindu horren 20. oinarriak ezartzen du 850.000,00 eurokoa dela aurrekontu-kreditua, EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko dena.

2.– Aipatutako aginduaren 19. eta 23. oinarrietan zehaztuta dago finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituzten eskatzaileek, bai eta zein diren esleipen-irizpide espezifikoak ere.

3.– Lehenengo eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloan jarduerak garatzeko.

4.– Aginduaren 4. oinarriarekin bat etorriz, balorazio-batzordeak, 2025eko irailaren 10ean egindako bileran, ebazpen-proposamena prestatu zuen, laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskaeren inguruan.

Horrenbestez, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzako balorazio-batzordeak prestatutako txosten teknikoa ikusita, eta 2025eko ekainaren 18ko Aginduaren 4. oinarria betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bigarren eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan zehazten diren diru-zenbatekoak ematea, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren arloko jarduerak garatzeko laguntza gisa.

Bigarrena.– Laguntzak zatika ordainduko dira. Lehenik, zenbatekoaren % 70 ordainduko da, 10.a) oinarrian ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastua justifikatu bada, 2025eko abenduaren 31 baino lehen. Bigarrenik, 2026an, gainerako % 30 ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2026ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Hirugarrena.– Erakunde onuradunak berariaz adierazi behar du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren babesa duela diruz lagundutako jarduera guztietan, horiek zabaltzeko, hedatzeko edo, hala badagokio, argitaratzeko ekintzetan. Nolanahi ere, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren logotipoa eta Migraziorako Euskal Itun Sozialaren logotipoa agertu beharko dira diruz lagundutako proiektuaren ondoriozko dokumentuan. Jardueraren publizitatean edo diruz lagundutako argitalpenean adierazi beharko da diruz lagundutako erakunde publikoa dela jarduera horren edukiak bere gain hartzen dituena.

Laugarrena.– Gastuak justifikatzeko, Aginduaren 11. oinarrian ezarritakoaren arabera egingo da.

Bosgarrena.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertuta, gainfinantzaketarik badago edo eskatutako faktura guztiak aurkeztu ez badira, dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua txikituko da edo jasotako zenbateko osoa edo zati bat itzuli beharko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Horretarako, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendariak banakako likidazio-ebazpen bat eman beharko du.

Seigarrena.– Dirulaguntzen erakunde onuradunak eta horiei dagozkien zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 14a.

Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria,

IGNACIO FARIÑA SARASQUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala