
206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4554
AGINDUA, 2025eko urriaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osaera, Euskadiko Osasun Sistemaren ordezkari gisa.
Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioaren abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuak gobernantza soziosanitarioaren printzipioak ezartzen ditu, eta Euskadin arreta soziosanitarioaren ardura duten organoak eta figurak arautzen ditu. Dekretu horren 6. artikuluan, haren osaera ezartzen da. Artikulu horretan aurreikusitakoaren arabera, Kontseiluak hamabi kide izango ditu, eta horietatik sei Euskadiko osasun-arloaren ordezkari izango dira, hau da, Eusko Jaurlaritzan osasun-arloko eskumena duen sailburua, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria, eta Eusko Jaurlaritzan osasun-arloko eskumena duen sailburuak izendatutako lau ordezkari.
Era berean, eta dekretu horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, osasunaren arloan eskumena duen sailburua gaixorik badago edo kanpoan badago, dagokion arloan eskumena duen sailburuordeak ordezkatuko du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzan osasunaren arloko eskumena duen sailburuak izendatuko ditu Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluan dituzten gainerako ordezkarien ordezkoak.
Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osaera, Euskadiko Osasun Sistemaren ordezkari gisa, Osasuneko sailburuaren 2025eko martxoaren 12ko Aginduaren bidez ezarri zen (2025eko martxoaren 28ko EHAA, 61. zk.).
Osasun Sailean izandako antolaketa-aldaketen ondorioz, beharrezkoa da ASEKen osaera eguneratzea, Euskadiko Osasun Sistemaren ordezkari gisa.
Azaldutakoaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren osaera eguneratzea, Euskadiko Sistema Sanitarioaren ordezkari gisa, eta kontseilua osatzen duten kideen berri ematea:
1.– Alberto Martínez Ruiz, Osasuneko sailburua.
2.– María del Carmen Álvarez Zubizarreta, Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.
3.– Titularra: Aritz Uriarte Fuertes, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.
Ordezkoa: Jon Iñaki Betolaza San Miguel, Farmaziako zuzendaria.
4.– Titularra: Gontzal Tamayo Medel, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.
Ordezkoa: Inés Gallego Camiña, Osasuneko Eraldaketa, Plangintza eta Digitalizazioaren zuzendaria.
5.– Titularra: Miren Lorea Bilbao Arteche, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia.
Ordezkoa: Xabier Ibarzabal Astigarraga, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.
6.– Titularra: Koldo Berganzo Corrales, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
Ordezkoa: Jorge Romeo Ollora, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko zuzendariordea.
Bigarrena.– Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe aurreko ebazpen-zatian zerrendatutako pertsonei jakinaraztea.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS