
206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4552
AGINDUA, 2025eko urriaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Jesuitinas Bilbao la Inmaculada» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena, Batxilergoan «arteak» modalitate berria ezarri, eta bi unitate gehitzeagatik.
Bilboko (Bizkaia) «Jesuitinas Bilbao la Inmaculada» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «Fundación Educativa Jesuitinas» erakundeak eskatuta (kode-zenbakia: 014657 eta 48002808), «arteak» modalitatea ezartzeko baimenari buruzko espedientea aztertu da, 2025-2026 ikasturterako Batxilergoan bi unitate gehituta.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.
Arau hauek aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, erregimen orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak emango dituzten ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «Jesuitinas Bilbao la Inmaculada» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari «Arteak» modalitatea ezartzeko eta Batxilergoko bi unitate gehitzeko baimena ematea 2025-2026 ikasturterako.
Horrela, 2025eko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 014657 (EAE) eta 48002808 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «Jesuitinas Bilbao la Inmaculada».
Titularra: Fundación Educativa Jesuitinas.
Helbidea: Zabalbide kalea, 141.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 6 unitate.
• 2 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
• 2 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
• 2 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 17 unitate, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.
– Batxilergoa: 6 unitate, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa. Modalitateak: «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Artea».
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.
Hirugarrena.– Hezkuntza Administrazioari zuzendutako eskabide edo komunikazio guztietan, dokumentazio propioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa, espezifikoa eta ikastetxearen kodea erabili beharko ditu, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere ordezkariaren bitartez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke euskal autonomia erkidegoko auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua euskal herriko agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS