
206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4551
AGINDUA, 2025eko urriaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duen 2025eko ekainaren 4ko Agindua aldatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2025eko ekainaren 4ko Aginduan. Agindu hori Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Lauaxeta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko zen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (113. zk.) 2025eko ekainaren 17an argitaratu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2025/2696 (2/1) orrialdean, euskarazko bertsioan,
honela dio:
«Titularra: Lauaxeta Sociedad Cooperativa.
Helbidea: San Miguel auzoa 31».
baina honela esan behar du:
«Titularra: Lauaxeta Ikastola Koop. S.
Helbidea: San Miguel Dudea auzoa 2».
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS