Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4549

EBAZPENA, 2025eko urriaren 20koa, HABEko zuzendariarena, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2025eko ekitaldirako Azterketa Batzordeko kide berri bat izendatzen dena.

Ebazpen honen xedea da HABEren komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben 2025rako Azterketa Batzordeko IVAPeko epaimahaikidea izendatzea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduak 36. artikuluan xedatutakoarekin bat. Horregatik, 2025. urteko deialdiko probak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HEOCean ezarritako euskararen komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2025. urteko deialdietarako Azterketa Batzordeko kide berria izendatzea:

Julen Cabezas Urquiaga IVAPeko Euskalduntze Ataleko zerbitzuburua.

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2025eko urriaren 20a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala