Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2025eko urriaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4545

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 135/2025 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Dekretu hauek aldatzekoa: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzen duen Dekretua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira uztailaren 1eko 135/Dekretuan (135/2025 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Dekretu hauek aldatzekoa: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien kudeaketa-eredua arautzen duen Dekretua), zeina 2025eko abuztuaren 6an argitaratu baitzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 147 zenbakikoan. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Azalpen-zatian, 2025/3424 (13/2) orrialdean,

hau dio:

«Zazpi eduki sartzea, honela laburbiltzen direnak:

11. artikulua –IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak–, 1. apartatuko k) azpiapartatua.

12. artikulua – IKTen Batzorde Estrategikoaren osaera–, 3. apartatua.

13. artikulua – IKTen Batzorde Estrategikoaren funtzionamendu-araubidea–, 5. apartatua.

14. artikuluko 1. apartatuko i) azpiapartatua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailak eta erakundeak.

15. artikulua – IKTen alorrean eskumena duen zuzendaritza–, j), k), l), m), n), o), p), q), r), s), t), u), v), w), x), y), z), aa), bb), cc), dd), ee), ff) eta gg) apartatuak.

18. artikulua – IKT zerbitzu konbergenteen baterako kudeaketa–, 1. apartatuko e) eta f) azpiapartatuak.

19. artikulua – IKT zerbitzuen mandatuak– 6., 7. eta 8. apartatuak.

Bederatzi atalen idazkera aldatzea, honela laburbiltzen direnak:

11. artikulua – IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak–, 3. apartatua.

12. artikulua – IKTen Batzorde Estrategikoaren osaera–, 1. apartatuko b), c) eta d) azpiapartatuak.

13. artikulua – IKTen Batzorde Estrategikoaren funtzionamendu-araubidea–, 2. apartatua.

15. artikulua – IKTen arloko zuzendaritza eskuduna–, g) apartatua.

16. artikulua – IKT zerbitzu errepikariak kudeatzeko araubidea–, 1. apartatua.

17. artikulua – Errepikariak ez diren IKT zerbitzuak kudeatzeko araubidea–, 1. eta 2. apartatuak.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 6. artikuluko 1. apartatuko e) letra.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 6. artikuluko 5. apartatua.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 20. artikuluko 2. apartatua.

Bi eduki kentzea:

9. artikulua.– Gobernu Kontseilua–, c) apartatua.

2.– 18. artikulua –IKT zerbitzu konbergenteen baterako kudeaketa–, 2. apartatua».

Baina hau esan behar du:

«– Zazpi eduki sartzea, honela laburbiltzen direnak:

1.– 11. artikulu –IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak–, 1. apartatuko k) azpiapartatua.

2.– 12. artikulua –IKTen Batzorde Estrategikoaren osaera–, 3. apartatua.

3.– 13. artikulua –IKTen Batzorde Estrategikoaren funtzionamendu-araubidea–, 5. apartatua.

4.– 14. artikuluko 1. apartatuko i) azpiapartatua, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailak eta erakundeak.

5.– 15. artikulua –IKTen alorrean eskumena duen zuzendaritza–, j), k), l), m), n), o), p), q), r), s), t), u), v), w), x), y), z), aa), bb), cc), dd), ee), ff) eta gg) apartatuak.

6.– 18. artikulua –IKT zerbitzu konbergenteen baterako kudeaketa–, 1. apartatuko e) eta f) azpiapartatuak.

7.– 19. artikulua –IKT zerbitzuen mandatuak– 6., 7. eta 8. apartatuak.

– Bederatzi atalen idazkera aldatzea, honela laburbiltzen direnak:

1.– 11. artikulua –IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak–, 3. apartatua.

2.– 12. artikulua –IKTen Batzorde Estrategikoaren osaera–, 1. apartatuko b), c) eta d) azpiapartatuak.

3.– 13. artikulua –IKTen Batzorde Estrategikoaren funtzionamendu-araubidea–, 2. apartatua.

4.– 15. artikulua –IKTen arloko zuzendaritza eskuduna–, g) apartatua.

5.– 16. artikulua –IKT zerbitzu errepikariak kudeatzeko araubidea–, 1. apartatua.

6.– 17. artikulua –Errepikariak ez diren IKT zerbitzuak kudeatzeko araubidea–, 1. eta 2. apartatuak.

7.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 6. artikuluko 1. apartatuko e) letra.

8.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 6. artikuluko 5. apartatua.

9.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 20. artikuluko 2. apartatua.

– Bi eduki kentzea:

1.– 9. artikulua –Gobernu Kontseilua–, c) apartatua.

2.– 18. artikulua –IKT zerbitzu konbergenteen baterako kudeaketa–, 2. Apartatua.»

2025/3424 (13/4) eta 2025/3424 (13/5) orrialdeetan, II. kapituluan, bigarren artikuluan, 11. artikulua aldatzea,

hau dio:

«11. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak.

IKTen Batzorde Estrategikoak eginkizun hauek ditu:

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen arloko politika eta estrategia zehazteko laguntza ematea, Gobernu Kontseiluak hala eskatuz gero.

IKTen plan estrategikoaren proposamena onestea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeen IKT zerbitzuak sailkatzeko gidalerroak ezartzea, kontuan hartuta zer aukera duten bateratzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKT zerbitzuen sailkapena onestea; horrek balio izango du IKTen plan estrategikoan jaso diren bateratze-proiektuak lehenesteko.

Batera zerbitzu-katalogoa onestea, bai eta haren berrikuspenak ere, eta aldietako bakoitzean zerbitzu berriak edo aldatu direnak diseinatzeko eta garatzeko zer proiektu behar diren zehaztea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeek IKTak hornitzeko izango duten politikaren oinarrizko gidalerroak definitzea IKTak kudeatzeko ereduan.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzeko prozesuan parte hartzeko oinarri gisa balioko dieten gidalerro orokorrak onartzea.

Nahitaezko irizpena ematea lege-aurreproiektuei eta xedapen orokorretako proiektuei buruz, baldin eta haien bidez arautzen baita nola erabili behar dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, edo finkatzen badituzte teknologia horiek erabiltzeko gidalerro politikoak.

Gobernu Kontseiluak definitutako IKTen politika eta estrategia gauzatzeko moduari jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egitea; horretaz gain, IKTen plan estrategikoa betetzen ari dela gainbegiratzea, eta IKTen kudeaketa-ereduaren aplikazio-eremu osoan egin beharreko ikuskapenen plangintza egitea.

Esleitzen edo agintzen zaizkion bestelako eginkizunak.

IKTen arloko zerbitzu eta ikerketa berriak sartzeko, garatzeko eta trukatzeko xedez beste administrazio, erakunde edo enpresa publiko zein pribatu batzuekin egingo diren hitzarmenei buruzko nahitaezko txostena egitea. Hitzarmen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik egingo dira zuzenean, eta estatuko edozein administrazio publikok izenpetu ahal izango ditu.

IKTen Batzorde Estrategikoak, bere ildoak markatzeko, hauek hartu behar ditu kontuan: IKTen estrategiako alderdi interesdunak, euren beharrak eta eskakizunak, inporta duten barne- edo kanpo-egoerak, eta espero diren emaitzak lortzeko eta etengabe hobetzeko gainditu beharko diren arriskuak eta izango diren aukerak.

IKTen Batzorde Estrategikoak, erabaki arrazoitu baten bidez, aldi baterako salbuespenak ezarri ahal izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail edo erakunde batentzat, bere eginkizunak betetzean ezarritako erabaki, gidalerro eta politiken aplikazioari dagokionez, IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatuan sartu beharreko zerbitzuak barne.»

Baina hau esan behar du:

«11. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak.

1.– IKTen Batzorde Estrategikoak eginkizun hauek ditu:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen arloko politika eta estrategia zehazteko laguntza ematea, Gobernu Kontseiluak hala eskatuz gero.

b) IKTen plan estrategikoaren proposamena onestea.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeen IKT zerbitzuak sailkatzeko gidalerroak ezartzea, kontuan hartuta zer aukera duten bateratzeko.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKT zerbitzuen sailkapena onestea; horrek balio izango du IKTen plan estrategikoan jaso diren bateratze-proiektuak lehenesteko.

e) Batera zerbitzu-katalogoa onestea, bai eta haren berrikuspenak ere, eta aldietako bakoitzean zerbitzu berriak edo aldatu direnak diseinatzeko eta garatzeko zer proiektu behar diren zehaztea.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeek IKTak hornitzeko izango duten politikaren oinarrizko gidalerroak definitzea IKTak kudeatzeko ereduan.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei IKTen plan estrategikoaren proposamena prestatzeko prozesuan parte hartzeko oinarri gisa balioko dieten gidalerro orokorrak onartzea.

h) Nahitaezko irizpena ematea lege-aurreproiektuei eta xedapen orokorretako proiektuei buruz, baldin eta haien bidez arautzen baita nola erabili behar dituen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, edo finkatzen badituzte teknologia horiek erabiltzeko gidalerro politikoak.

i) Gobernu Kontseiluak definitutako IKTen politika eta estrategia gauzatzeko moduari jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egitea; horretaz gain, IKTen plan estrategikoa betetzen ari dela gainbegiratzea, eta IKTen kudeaketa-ereduaren aplikazio-eremu osoan egin beharreko ikuskapenen plangintza egitea.

j) Esleitzen edo agintzen zaizkion bestelako eginkizunak.

k) IKTen arloko zerbitzu eta ikerketa berriak sartzeko, garatzeko eta trukatzeko xedez beste administrazio, erakunde edo enpresa publiko zein pribatu batzuekin egingo diren hitzarmenei buruzko nahitaezko txostena egitea. Hitzarmen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik egingo dira zuzenean, eta estatuko edozein administrazio publikok izenpetu ahal izango ditu.

2.– IKTen Batzorde Estrategikoak, bere ildoak markatzeko, hauek hartu behar ditu kontuan: IKTen estrategiako alderdi interesdunak, euren beharrak eta eskakizunak, inporta duten barne- edo kanpo-egoerak, eta espero diren emaitzak lortzeko eta etengabe hobetzeko gainditu beharko diren arriskuak eta izango diren aukerak.

3.– IKTen Batzorde Estrategikoak, erabaki arrazoitu baten bidez, aldi baterako salbuespenak ezarri ahal izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail edo erakunde batentzat, bere eginkizunak betetzean ezarritako erabaki, gidalerro eta politiken aplikazioari dagokionez, IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatuan sartu beharreko zerbitzuak barne.»

2025/3424 (13/5) eta 2025/3424 (13/5) orrialdeetan, II. kapituluko hirugarren artikuluan, 12. artikulua aldatzen da,

hau dio:

«12. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren osaera.

1.– IKTen Batzorde Estrategikoa honela osatuko da:

Batzordeburua: IKTen arloko eskumena duen sailburuordetzaren titularra.

Batzordeburuordea: teknologien, informazioaren eta komunikazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularra izango da; hitza eta botoa izango ditu.

Idazkaria: teknologien, informazioaren eta komunikazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzako aholkulari juridikoaren lanpostua betetzen duena izango da; hitza izango du, baina botorik ez.

Batzordekideak:

1. Batzordekide bat Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sail bakoitzaren ordezkari; sail bakoitzeko titularrak izendatuko du.

2. Batzordekide bat, erakunde hauetako bakoitzaren ordezkari: IVAP, Eustat, Lanbide, EITB, Osakidetza, SPRI, Hazi, Euskotren eta ETS; atxikita dauden saileko titularrak izendatuko ditu.

3. Batzordekide bat gehiago, ogasunaren, administrazio elektronikoaren eta segurtasun publikoaren arloetako eskumenak dituzten sailetako bakoitzaren ordezkari, bai eta hezkuntzako eta epaitegietako sare sektorialekoak ere; sail bakoitzeko titularrak izendatuko du.

4. Bi batzordekide, bata EJIE SAren ordezkari eta bestea Itelazpi SAren ordezkari; bakoitzari dagokion Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu; bileretan, hitza izango dute, baina botorik ez.

IKTen Batzorde Estrategikoaren kideak izendatzeko, kontuan hartuko da zer-nolako hizkuntza-gaitasuna daukaten Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan aritzeko, hizkuntza bat edo bestea erabiliko baitira.

Dagokion sail edo erakundeetako bakoitzak izendatuko ditu teknologien, informazioaren eta komunikazioaren arloko Batzorde Estrategikoko kideak eta, hala badagokio, haien ordezkoak, zuzendaritza-organoetako titularren gutxieneko karguari edo kargu baliokideari dagozkionak.»

Baina hau esan behar du:

«12. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren osaera.

1.– IKTen Batzorde Estrategikoa honela osatuko da:

a) Batzordeburua: IKTen arloko eskumena duen sailburuordetzaren titularra.

b) Batzordeburuordea: teknologien, informazioaren eta komunikazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularra izango da; hitza eta botoa izango ditu.

c) Idazkaria: teknologien, informazioaren eta komunikazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzako aholkulari juridikoaren lanpostua betetzen duena izango da; hitza izango du, baina botorik ez.

d) Batzordekideak:

1. Batzordekide bat Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sail bakoitzaren ordezkari; sail bakoitzeko titularrak izendatuko du.

2. Batzordekide bat, erakunde hauetako bakoitzaren ordezkari: IVAP, Eustat, Lanbide, EITB, Osakidetza, SPRI, Hazi, Euskotren eta ETS; atxikita dauden saileko titularrak izendatuko ditu.

3. Batzordekide bat gehiago, ogasunaren, administrazio elektronikoaren eta segurtasun publikoaren arloetako eskumenak dituzten sailetako bakoitzaren ordezkari, bai eta hezkuntzako eta epaitegietako sare sektorialekoak ere; sail bakoitzeko titularrak izendatuko du.

4. Bi batzordekide, bata EJIE SAren ordezkari eta bestea Itelazpi SAren ordezkari; bakoitzari dagokion Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu; bileretan, hitza izango dute, baina botorik ez.

2.– IKTen Batzorde Estrategikoaren kideak izendatzeko, kontuan hartuko da zer-nolako hizkuntza-gaitasuna daukaten Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetan aritzeko, hizkuntza bat edo bestea erabiliko baitira.

3.– Dagokion sail edo erakundeetako bakoitzak izendatuko ditu teknologien, informazioaren eta komunikazioaren arloko Batzorde Estrategikoko kideak eta, hala badagokio, haien ordezkoak, zuzendaritza-organoetako titularren gutxieneko karguari edo kargu baliokideari dagozkionak.»

2025/3424 (13/6) eta 2025/3424 (13/7) orrialdeetan, II. kapituluan, laugarren artikuluan, 13. artikulua aldatzea,

hau dio:

«13. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren funtzionamendu-araubidea.

IKTen Batzorde Estrategikoaren barne-funtzionamendurako, erabakiak hartzeari, akordioak formalizatzeari eta dekretu honetan arautu gabeko gai guztiei dagokienez, bete egingo dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoetarako xedatutakoa eta batzordeak berak onesten dituen barne-araubidearen arauak.

Urtean bilera bat egingo da gutxienez, kontuan hartuta IKTen Batzorde Estrategikoak egingo duen lehenengo bileran onartutako berariazko funtzionamendu-arauak.

Izendatutako batzordekideak une zehatzen batean ordeztu ahal izango dira; horretarako, aldez aurretik jakinaraziko zaio deialdi bakoitzeko batzordeburuari.

Batzordeburuak IKTen Batzorde Estrategikoaren bilkuretan parte hartzeko gonbita egin ahal izango die IKTen arloan ospe edo esperientzia aitortua duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako ordezkariei. Hitza izango dute, baina botorik ez. Horretarako, funtzionamendu-arau espezifikoak bete beharko dituzte.

Halaber, IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak estrategikoak direla ikusita, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa bermatzeko, berdintasunaren arloko adituak ere gonbidatu daitezke batzordearen bileretan parte hartzera.

IKTen Batzorde Estrategikoak hala erabakiz gero, batzorde iraunkorrak, komiteak edo lantaldeak eratu ahal izango dira, haren eginkizunetarako beharrezkoak badira.

Batzorde iraunkor, komite edo lantalde horiek ahalmena izango dute erabakiak, gidalerroak eta politikak garatzeko, baita IKTen Batzorde Estrategikoak esleitzen dien beste edozein zeregin garatzeko ere. Nolanahi ere, IKTen Batzorde Estrategikoari dagokio 11.1 artikuluko b), c), d), e), f) eta g) puntuetan jasotako eginkizunak onartzea.

IKTen arloko zuzendaritza eskudunak bere bitarteko pertsonalak eta materialak jarriko ditu IKTen Batzorde Estrategikoa eratzeko eta funtzionamenduan parte hartzeko.»

Baina hau esan behar du:

«13. artikulua.– IKTen Batzorde Estrategikoaren funtzionamendu-araubidea.

1.– IKTen Batzorde Estrategikoaren barne-funtzionamendurako, erabakiak hartzeari, akordioak formalizatzeari eta dekretu honetan arautu gabeko gai guztiei dagokienez, bete egingo dira Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak kide anitzeko organoetarako xedatutakoa eta batzordeak berak onesten dituen barne-araubidearen arauak.

2.– Urtean bilera bat egingo da gutxienez, kontuan hartuta IKTen Batzorde Estrategikoak egingo duen lehenengo bileran onartutako berariazko funtzionamendu-arauak.

3.– Izendatutako batzordekideak une zehatzen batean ordeztu ahal izango dira; horretarako, aldez aurretik jakinaraziko zaio deialdi bakoitzeko batzordeburuari.

4.– Batzordeburuak IKTen Batzorde Estrategikoaren bilkuretan parte hartzeko gonbita egin ahal izango die IKTen arloan ospe edo esperientzia aitortua duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuetako ordezkariei. Hitza izango dute, baina botorik ez. Horretarako, funtzionamendu-arau espezifikoak bete beharko dituzte.

Halaber, IKTen Batzorde Estrategikoaren eginkizunak estrategikoak direla ikusita, eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa bermatzeko, berdintasunaren arloko adituak ere gonbidatu daitezke batzordearen bileretan parte hartzera.

5.– IKTen Batzorde Estrategikoak hala erabakiz gero, batzorde iraunkorrak, komiteak edo lantaldeak eratu ahal izango dira, haren eginkizunetarako beharrezkoak badira.

Batzorde iraunkor, komite edo lantalde horiek ahalmena izango dute erabakiak, gidalerroak eta politikak garatzeko, baita IKTen Batzorde Estrategikoak esleitzen dien beste edozein zeregin garatzeko ere. Nolanahi ere, IKTen Batzorde Estrategikoari dagokio 11.1 artikuluko b), c), d), e), f) eta g) puntuetan jasotako eginkizunak onartzea.

6.– IKTen arloko zuzendaritza eskudunak bere bitarteko pertsonalak eta materialak jarriko ditu IKTen Batzorde Estrategikoa eratzeko eta funtzionamenduan parte hartzeko.»

2025/3424 (13/7), 2025/3424 (13/8) eta 2025/3424 (13/9) orrialdeetan, II. kapituluko seigarren artikuluan, 15. artikulua aldatzea,

hau dio:

«15. artikulua.– IKTen arloko zuzendaritza eskuduna.

IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eginkizun hauek dagozkio:

IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.

Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen Plan Estrategikoaren proposamena prestatzea, IKTen Batzorde Estrategikoak proposamen hori egiteko ezarritako arauak eta epeak betez.

Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.

IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.

Datuak biltegiratze, kudeatze, balioztatze eta erabiltzeari dagokienez, zer estrategia jarraitu behar den definitzea eta estrategia onestea.

Datuen gobernantzaren estrategia gidatzea eta hedatzea erakundean, eta sistemaren kudeaketa efiziente, etiko eta arduratsua bermatu ahal izateko gidalerroak ezartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, bat etorriz IKT plan estrategikoarekin.

Dekretu honen bidez gomendio uzten zaizkion gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

EAEko sektore publikoan, datuen partekatzea gidatzea eta bultzatzea, horretarako irizpideak erabakita eta erakunde eta sektore desberdinen arteko datuen elkarreragingarritasuna zailtzen duten eragozpen eta oztopoak kenduta, datuak, prozesuak eta erakundeak integratzeko aukerari eragiten badiote, indarrean dagoen legeriaren esparruan.

CDO – Chief Data Officer edo Datuaren zuzendari gisa esleitzen zaizkion gainerakoak.

IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpenaren bitartez, IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko mandatua onestea, bai eta kontraprestazio ekonomikoak ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, bai eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola ere.

Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak sinatzea, errepikariak ez diren eta konbergenteak diren IKT zerbitzuak direnean.

Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak sinatzea, errepikariak eta konbergenteak ez diren IKT zerbitzuak direnean, finantzaketa IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzatik bertatik datorrenean.

IKT zerbitzu errepikarien mandatuei buruzko txosten juridikoa egiteko ahala, baldin eta aholkularitza juridikoa badago zuzendaritzan bertan.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzuen eraldaketa digitalerako interes estrategikoa duten proiektu komunak koordinatzea, eta digitalizaziorako interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duten proiektu komunak gauzatzea.

IKTak erabiltzeko eta kudeatzeko akordio, arau, estandar eta prozedura orokorren proposamenak egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko datuen administrazioari, segurtasunari eta pribatutasun-bermeari buruzko jarraibide komunak lantzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta horiek betetzen direla zaintzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateei aholkularitza ematea, prozedurak eta zerbitzuak informatizatzeko eta IKTak erabiltzeko dituzten premiei eta eraldaketa digitalerako eta adimen artifizialerako estrategien gainean dituztenei erantzuteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen auditoretzak egitea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta entitateekin eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin lankidetzan, eraldaketa digitalaren, adimen artifizialaren eta IKTen arloan langileak gaitzeko, prestatzeko eta hobetzeko plan eta programak prestatzea.

Irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eramailearen kudeaketari buruzkoak, baita zerbitzu horren euskarri diren azpiegiturak administratzeak eta ustiatzeak berekin dakartzaten ahalmenak ere, eta irrati-maiztasunen espektroarekin eta espektro horren gaineko zerbitzuekin lotutakoak.

Informazioaren gizartea sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eta herritarren artean, zehazki telekomunikazioen azpiegiturekin lotutakoak, bai eta Jaurlaritzak onartzen dituen dagokion planean ezartzen direnak ere, besteak beste eten digitala murrizteko xedearekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren administrazio digitaleko zerbitzuen euskarri diren plataforma teknologikoak definitu, garatu, ezarri eta mantentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak argitaratutako aplikazio mugikorrak kudeatzea, argitaratzea eta katalogatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko informazio-sistemen (aplikazioak eta aktibo digitalak) eta azpiegitura teknologikoen datu-basea sortzea, mantentzea eta ustiatzea.

Adimen artifizialaren estrategia gidatu eta koordinatzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako adimen artifizialeko algoritmoen eta sistemen erregistro publikoa egitea eta mantentzea ere.

Datuak biltegiratzeko, kudeatzeko, balioztatzeko eta erabiltzeko estrategia definitzea eta onartzea, herritarrei zerbitzu publikoak hobeto emateko.

Erakundean datuen gobernantzaren estrategia gidatu eta hedatzea, eta sistemaren kudeaketa eraginkor, etiko, arduratsu eta fidagarria bermatzeko jarraibideak ezartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan datuak partekatzeko prozesua gidatu eta bultzatzea, horretarako irizpideak erabakita, eta erakunde eta sektore desberdinen arteko datuen elkarreragingarritasuna zailtzen duten trabak eta oztopoak kenduta, baldin eta datuak, prozesuak eta erakundeak integratzeko aukerari eragiten badiote, betiere indarrean dagoen legeriaren esparruan.

CDO – Chief Data Officer edo Datuaren zuzendari gisa esleitzen zaizkionak.

Cloud estrategia bat gidatu, prestatu, onartu eta hedatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren premiei erantzuteko.

Zerbitzu konbergenteen eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zibersegurtasunaren eragiketaz arduratzea, mehatxu guztietatik babesteko, haiei erantzuteko, eta haiek detektatzeko, arintzeko eta ezabatzeko tresnak hedatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko azpiegitura teknologikoak, komunikazioak eta lanpostu korporatiboak babesteko.»

Baina hau esan behar du:

«15. artikulua.– IKTen arloko zuzendaritza eskuduna.

IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eginkizun hauek dagozkio:

a) IKTen Batzorde Estrategikoari laguntza eta sostengua ematea.

b) Gobernu Kontseiluari igorri beharko zaion IKTen Plan Estrategikoaren proposamena prestatzea, IKTen Batzorde Estrategikoak proposamen hori egiteko ezarritako arauak eta epeak betez.

c) Alderdi interesdunen beharrizanak eta igurikimenak biltzea, bai eta IKTen plangintza estrategikorako beharrezkotzat jotzen diren barneko zein kanpoko gaiak ere, eta etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egitea; horretarako, arriskuen eta aukeren analisia ere egingo du, beharrezkoa baita etengabeko lorpenak eta hobekuntzak bermatzeko.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeei eskatzea erabiltzen dituzten IKT zerbitzuen zerrenda, bateratze-aukeraren arabera sailkatzeko.

e) IKT zerbitzu eta ondasunen estandarizazio-erabaki bat onestea, zeinak bete beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren beharrizanak; horretarako, baldintza tekniko uniformeak identifikatuko ditu, eta teknologia- eta zerbitzu-azpiegituretako inbertsioa arrazionalizatu.

f) Datuak biltegiratze, kudeatze, balioztatze eta erabiltzeari dagokienez, zer estrategia jarraitu behar den definitzea eta estrategia onestea.

g) Datuen gobernantzaren estrategia gidatzea eta hedatzea erakundean, eta sistemaren kudeaketa efiziente, etiko eta arduratsua bermatu ahal izateko gidalerroak ezartzea.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuekin egin beharreko mandatuak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuak informatizatzeko eta digitalizatzeko interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duen beste edozein IKT zerbitzutarako, bat etorriz IKT plan estrategikoarekin.

i) Dekretu honen bidez agintzen zaizkion gainerako eginkizunak eta, hala behar izanez gero, eslei dakizkiokeen gainerakoak.

j) EAEko sektore publikoan, datuen partekatzea gidatzea eta bultzatzea, horretarako irizpideak erabakita eta erakunde eta sektore desberdinen arteko datuen elkarreragingarritasuna zailtzen duten eragozpen eta oztopoak kenduta, datuak, prozesuak eta erakundeak integratzeko aukerari eragiten badiote, indarrean dagoen legeriaren esparruan.

k) CDO – Chief Data Officer edo Datuaren zuzendari gisa esleitzen zaizkion gainerakoak.

l) IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularraren ebazpenaren bitartez, mandatua onestea IKT zerbitzu errepikariak batera kudeatzeko eta emateko, bai eta kontraprestazio ekonomikoak emateko ere; eta aurreikusita dauden sailarteko aurrekontu-programak kudeatzea, eta eskatutako zerbitzuen mailaren jarraipena eta kontrola egitea.

m) Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak sinatzea, errepikariak ez diren eta konbergenteak diren IKT zerbitzuak direnean.

n) Bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak sinatzea, errepikariak eta konbergenteak ez diren IKT zerbitzuak direnean, eta finantzaketa IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzatik bertatik datorrenean.

o) IKT zerbitzu errepikarien mandatuei buruzko txosten juridikoa egiteko ahala, baldin eta aholkularitza juridikoa badago zuzendaritzan bertan.

p) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zerbitzuen eraldaketa digitalerako interes estrategikoa duten proiektu komunak koordinatzea, eta digitalizaziorako interes estrategikoa eta lehentasunezkoa duten proiektu komunak gauzatzea.

q) IKTak erabiltzeko eta kudeatzeko akordio, arau, estandar eta prozedura orokorren proposamenak egitea.

r) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko datuen administrazioari, segurtasunari eta pribatutasun-bermeari buruzko jarraibide komunak lantzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta horiek betetzen direla zaintzea.

s) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateei aholkularitza ematea, beren premiei erantzuteko, bai prozedurak eta zerbitzuak informatizatzeko eta IKTak erabiltzeko orduan, bai eraldaketa digitalerako eta adimen artifizialerako estrategien gainean dituzten zalantzak argitzeko.

t) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren IKTen auditoretzak egitea.

u) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta entitateekin eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuarekin lankidetzan, plan eta programak prestatzea eraldaketa digitalaren, adimen artifizialaren eta IKTen arloan langileak gaitzeko, prestatzeko eta hobetzeko.

v) Irratia eta telebista hedatzeko zerbitzuen zerbitzu eramailearen kudeaketari buruzkoak, baita zerbitzu horren euskarri diren azpiegiturak administratzeak eta ustiatzeak berekin dakartzaten ahalmenak ere, eta irrati-maiztasunen espektroarekin eta espektro horren gaineko zerbitzuekin lotutakoak.

w) Informazioaren gizartea sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eta herritarren artean, zehazki telekomunikazioen azpiegiturekin lotutakoak, bai eta Jaurlaritzak onartu eta dagokion planean ezartzen direnak ere, besteak beste eten digitala murrizteko xedearekin.

x) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren administrazio digitaleko zerbitzuen euskarri diren plataforma teknologikoak definitu, garatu, ezarri eta mantentzea.

y) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak argitaratutako aplikazio mugikorrak kudeatzea, argitaratzea eta katalogatzea.

z) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko informazio-sistemen (aplikazioak eta aktibo digitalak) eta azpiegitura teknologikoen datu-basea sortzea, mantentzea eta ustiatzea.

Aa) Adimen artifizialaren estrategia gidatu eta koordinatzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako adimen artifizialeko algoritmoen eta sistemen erregistro publikoa egitea eta mantentzea ere.

Bb) Datuak biltegiratzeko, kudeatzeko, balioztatzeko eta erabiltzeko estrategia definitzea eta onartzea, herritarrei zerbitzu publikoak hobeto emateko.

Cc) Erakundean datuen gobernantzaren estrategia gidatu eta hedatzea, eta jarraibideak ezartzea sistemaren kudeaketa eraginkor, etiko, arduratsu eta fidagarria bermatzeko.

Dd) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan datuak partekatzeko prozesua gidatu eta bultzatzea, horretarako irizpideak erabakita, eta erakunde eta sektore desberdinen arteko datuen elkarreragingarritasuna zailtzen duten trabak eta oztopoak kenduta, baldin eta datuak, prozesuak eta erakundeak integratzeko aukerari eragiten badiote, betiere indarrean dagoen legeriaren esparruan.

Ee) CDO – Chief Data Officer edo Datuaren zuzendari gisa esleitzen zaizkionak.

Ff) Cloud estrategia bat gidatu, prestatu, onartu eta hedatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren premiei erantzuteko.

Gg) Zerbitzu konbergenteen eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zibersegurtasunaren eragiketaz arduratzea, mehatxu guztietatik babesteko, haiei erantzuteko, eta haiek detektatzeko, arintzeko eta ezabatzeko tresnak hedatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko azpiegitura teknologikoak, komunikazioak eta lanpostu korporatiboak babesteko»."

2025/3424 (13/10) eta 2025/3424 (13/11) orrialdeetan, II. kapituluko zortzigarren artikuluan, 17. artikulua aldatzea,

hau dio:

«17. artikulua.– Errepikariak ez diren IKT zerbitzuak kudeatzeko araubidea.

Errepikariak ez diren baina konbergenteak diren IKT zerbitzuetarako badira, IKTen arloko zuzendari eskudunari dagokio mandatuak sinatzea.

Errepikariak eta konbergenteak ez diren IKT zerbitzuetarako badira, IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularrari dagokio mandatuak sinatzea, finantzaketa IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzatik bertatik datorrenean.

Errepikariak eta konbergenteak ez diren gainerako IKT zerbitzuetarako mandatuak edo kontratuak egiteko, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita IKTen plan estrategikoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeetako organo eskudunek egingo dituzte.

Hala ere, efikazia dela eta, edo horretarako bitarteko tekniko egokirik ez badaukate, egoki iritziz gero, Administrazio Publikoko organo eskudunek IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eskuordetu diezaiokete aurreko apartatuan adierazitako prestazioetarako mandatua; baina, aldez aurretik, zuzendaritza horretako zuzendariak onartu beharko du.

Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruko kontratazioa eskuordetu ahal izango diote Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari; baina, aldez aurretik, sailburuordetza horretako titularrak onartu beharko du.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako erakundeek eskatu ahal izango diote IKTen arloko zuzendari eskudunari sina ditzala lehen apartatuan adierazitako prestazioei buruzko mandatuak.

Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruan, eskatu ahal izango dute Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak kontrata ditzala, sailburuordetza horretako titularrak aldez aurretik onartuta, eta, onartutakoan, hitzarmenen bitartez artikulatu ahal izango dituzte.»

Baina hau esan behar du:

«17. artikulua.– Errepikariak ez diren IKT zerbitzuak kudeatzeko araubidea.

1.– Errepikariak ez diren baina konbergenteak diren IKT zerbitzuetarako badira, IKTen arloko zuzendari eskudunari dagokio mandatuak sinatzea.

2.– Errepikariak eta konbergenteak ez diren IKT zerbitzuetarako badira, IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzako titularrari dagokio mandatuak sinatzea, finantzaketa IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzatik bertatik datorrenean.

Errepikariak eta konbergenteak ez diren gainerako IKT zerbitzuetarako mandatuak edo kontratuak egiteko, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita IKTen plan estrategikoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sail eta erakundeetako organo eskudunek egingo dituzte.

3.– Hala ere, efikazia dela eta, edo horretarako bitarteko tekniko egokirik ez badaukate, egoki iritziz gero, Administrazio Publikoko organo eskudunek IKTen arloko zuzendaritza eskudunari eskuordetu diezaiokete aurreko apartatuan adierazitako prestazioetarako mandatua; baina, aldez aurretik, zuzendaritza horretako zuzendariak onartu beharko du.

4.– Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruko kontratazioa eskuordetu ahal izango diote Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzari; baina, aldez aurretik, sailburuordetza horretako titularrak onartu beharko du.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko gainerako erakundeek eskatu ahal izango diote IKTen arloko zuzendari eskudunari sina ditzala lehen apartatuan adierazitako prestazioei buruzko mandatuak.

6.– Halaber, IKT zerbitzuen kudeaketa bateratuaren esparruan, eskatu ahal izango dute Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetzak kontrata ditzala, sailburuordetza horretako titularrak aldez aurretik onartuta, eta, onartutakoan, hitzarmenen bitartez artikulatu ahal izango dituzte.»"

2025/3424 (13/11) eta 2025/3424 (13/12) orrialdeetan, II. kapituluan, bederatzigarren artikuluan, 18. artikulua aldatzea,

hau dio:

«18. artikulua.– IKT zerbitzu konbergenteen baterako kudeaketa.

IKT zerbitzu konbergenteen kudeaketa bateratua ezartzen da sektore publikoan –azpiegitura teknologiko, komunikazio, lanpostu eta zerbitzu korporatibo bateratuak–. Horretarako, IKT zerbitzu hauek behintzat modu bateratuan kudeatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako, eta Batera zerbitzu-katalogoaren parte izango dira:

Azpiegitura teknologikoak.

Zerbitzarien lagapena eta «housinga».

Hostinga.

Azpiegitura teknologikoen zerbitzuak, hau da, azpiegitura zerbitzu gisa («IaaS»).

Plataforma teknologikoaren zerbitzuak, hau da, plataforma zerbitzu gisa («PaaS»).

Jakinarazpenak.

Konektagarritasunaren kudeaketa.

Euskarri espezializatua.

Lanpostua.

Erabiltzaileentzako euskarria.

Postu informatikoaren kudeaketa.

Inprimatzea.

Hornidura informatikoa.

Zerbitzu korporatibo bateratuak.

Lankidetza eta komunikazioa.

Identitateen eta sarbideen kudeaketa.

Informazio-sistema korporatiboei euskarria ematen dieten plataforma teknologikoko zerbitzuak.

Beharrezkoak diren konponbideak osagai teknologiko komunen bidez garatzen laguntzen duten zerbitzuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko jardueretara bideratutako IKT zerbitzu eta ondasunak Batera zerbitzu-katalogoan sartzeko, kontuan hartu beharko dira Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 14., 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoaren arabera ezarri diren informatikaren eta telekomunikazioen arloko estandarrak.»

Baina hau esan behar du:

«18. artikulua.– IKT zerbitzu konbergenteen baterako kudeaketa.

1.– IKT zerbitzu konbergenteen kudeaketa bateratua ezartzen da sektore publikoan –azpiegitura teknologiko, komunikazio, lanpostu eta zerbitzu korporatibo bateratuak–. Horretarako, IKT zerbitzu hauek behintzat modu bateratuan kudeatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikorako, eta Batera zerbitzu-katalogoaren parte izango dira:

a) Azpiegitura teknologikoak.

Zerbitzarien lagapena eta «housinga».

Hostinga.

Azpiegitura teknologikoen zerbitzuak, hau da, azpiegitura zerbitzu gisa («IaaS»).

Plataforma teknologikoaren zerbitzuak, hau da, plataforma zerbitzu gisa («PaaS»).

b) Jakinarazpenak.

Konektagarritasunaren kudeaketa.

Euskarri espezializatua.

c) Lanpostua.

Erabiltzaileentzako euskarria.

Postu informatikoaren kudeaketa.

Inprimatzea.

Hornidura informatikoa.

d) Zerbitzu korporatibo bateratuak.

Lankidetza eta komunikazioa.

Identitateen eta sarbideen kudeaketa.

e) Informazio-sistema korporatiboei euskarria ematen dieten plataforma teknologikoko zerbitzuak.

f) Beharrezkoak diren konponbideak osagai teknologiko komunen bidez garatzen laguntzen duten zerbitzuak.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikoko jardueretara bideratutako IKT zerbitzu eta ondasunak Batera zerbitzu-katalogoan sartzeko, kontuan hartu beharko dira Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 14., 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoaren arabera ezarri diren informatikaren eta telekomunikazioen arloko estandarrak.»

2025/3424 (13/12) eta 2025/3424 (13/13) orrialdeetan, II. kapituluan, bederatzigarren artikuluan, 19. artikulua aldatzea,

hau dio:

«19. artikulua.– IKT zerbitzuen mandatuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuei egin beharreko mandatuak –ondasunak eta zerbitzuak eskaintzekoak–, erakundeen estatutuen eta arau aplikagarrien eta dekretu honen arabera egingo dira. Gainera, mandatuetan, hauek zehaztuko dira: mandatuko prestazioak, helburuak eta espero diren emaitzak ez ezik, IKTen arloko zuzendaritza eskudunak onetsitako tarifak aplikatu ostean ateratzen den prezioa ere, nahikotasun ekonomiko-finantzarioaren irizpideei jarraikiz eta mandatuaren xedeko jardueretarako bitarteko propioari eragindako kostu efektiboari erreparatuta.

Mandatuak modu eraginkor batean egiteko, bitarteko propioek hirugarrenekiko prestazio partzialak kontratatu ahal izango dituzte, sare eta sistemen bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko xedez. Ez dira inola ere prestazio partzialtzat hartuko bitarteko propioak beste enpresa batzuei erositakoak, baldin eta hornidura edo zerbitzu osagarri edo instrumentalak badira, hau da, prestazio nagusitik banatutako zati autonomo eta bereizgarriak ez badira, nahiz eta prestazio hori egin ahal izateko behar den prozesuaren parte izan.

Bitarteko propio pertsonalizatuei egindako mandatuak zenbait urtetarako izan daitezke, baldin eta finantzaketa egokia badute behar diren konpromiso-kredituen bidez; nolanahi ere, urteko aurrekontu-zuzkidurak aldatu ahal izango dira, ekitaldian zehar eman beharreko IKT zerbitzu espezifikoetara egokitzeko.

Ildo beretik, kontuan hartuta zer-nolako IKT zerbitzu eta ondasunak eman behar diren, bitarteko propioei egindako mandatuek luzapena aurreikusi ahal izango dute mandatu berriak formalizatu arte, baldin eta finantzaketa egokia eta nahikoa badute.

3.l) artikuluan adierazitako berdintasun-printzipioa betetzeko xedez, mandatuek barnean hartu beharko dituzte hauek sustatzeko klausula batzuk: IKTen arloan emakumeek parte hartzea, informazio-sistemetan genero-ikuspegia sartzea, eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzak nahitaezko txosten lotesle bat egingo du, bitarteko propioarekin gauzatu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailek eta gainerako erakundeek egingo dituzten IKT zerbitzuen mandatuei buruz, ondasunen eta zerbitzuen estandarizazio-erabakiekin bat datozen jakiteko. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik aurrera.

Halaber, administrazio elektronikoaren arloko eskumena duen zuzendaritzak nahitaezko txosten lotesle bat egingo du, bitarteko propioarekin gauzatu aurretik, administrazio-prozedurak kudeatzeko diren informazio-sistemen mandatuei buruz. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik aurrera.

IKTen arloko zuzendaritza eskudunak zainduko du IKT zerbitzu eta ondasunak estandarizatzeko erabakia betetzen dela aurreko paragrafoetan adierazitako mandatuetan.»

Baina hau esan behar du:

«19. artikulua.– IKT zerbitzuen mandatuak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeen bitarteko propio pertsonalizatuei egin beharreko mandatuak –ondasunak eta zerbitzuak eskaintzekoak–, erakundeen estatutuen eta arau aplikagarrien eta dekretu honen arabera egingo dira. Gainera, mandatuetan, hauek zehaztuko dira: mandatuko prestazioak, helburuak eta espero diren emaitzak ez ezik, IKTen arloko zuzendaritza eskudunak onetsitako tarifak aplikatu ostean ateratzen den prezioa ere, nahikotasun ekonomiko-finantzarioaren irizpideei jarraikiz eta mandatuaren xedeko jardueretarako bitarteko propioari eragindako kostu efektiboari erreparatuta.

2.– Mandatuak modu eraginkor batean egiteko, bitarteko propioek hirugarrenekiko prestazio partzialak kontratatu ahal izango dituzte, sare eta sistemen bateragarritasuna, komunikagarritasuna eta segurtasuna eta informazioaren osotasuna, fidagarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko xedez. Ez dira inola ere prestazio partzialtzat hartuko bitarteko propioak beste enpresa batzuei erositakoak, baldin eta hornidura edo zerbitzu osagarri edo instrumentalak badira, hau da, prestazio nagusitik banatutako zati autonomo eta bereizgarriak ez badira, nahiz eta prestazio hori egin ahal izateko behar den prozesuaren parte izan.

3.– Bitarteko propio pertsonalizatuei egindako mandatuak zenbait urtetarako izan daitezke, baldin eta finantzaketa egokia badute behar diren konpromiso-kredituen bidez; nolanahi ere, urteko aurrekontu-zuzkidurak aldatu ahal izango dira, ekitaldian zehar eman beharreko IKT zerbitzu espezifikoetara egokitzeko.

4.– Ildo beretik, kontuan hartuta zer-nolako IKT zerbitzu eta ondasunak eman behar diren, bitarteko propioei egindako mandatuek luzapena aurreikusi ahal izango dute mandatu berriak formalizatu arte, baldin eta finantzaketa egokia eta nahikoa badute.

5.– 3.l) artikuluan adierazitako berdintasun-printzipioa betetzeko xedez, mandatuek barnean hartu beharko dituzte hauek sustatzeko klausula batzuk: IKTen arloan emakumeek parte hartzea, informazio-sistemetan genero-ikuspegia sartzea, eta hizkuntza ez-sexista erabiltzea.

6.– IKTen arloko eskumena duen zuzendaritzak nahitaezko txosten lotesle bat egingo du, bitarteko propioarekin gauzatu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko sailek eta gainerako erakundeek egingo dituzten IKT zerbitzuen mandatuei buruz, ondasunen eta zerbitzuen estandarizazio-erabakiekin bat datozen jakiteko. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik aurrera.

7.– Halaber, administrazio elektronikoaren arloko eskumena duen zuzendaritzak nahitaezko txosten lotesle bat egingo du, bitarteko propioarekin gauzatu aurretik, administrazio-prozedurak kudeatzeko diren informazio-sistemen mandatuei buruz. Txosten hori hamabost egun balioduneko epean eman beharko da, eskaera jasotzen denetik aurrera.

8.– IKTen arloko zuzendaritza eskudunak zainduko du betetzen dela IKT zerbitzu eta ondasunak estandarizatzeko erabakia aurreko paragrafoetan adierazitako mandatuetan.»


Azterketa dokumentala