Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4510

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Antzuolako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Goenako iturburutik urtean 365 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, ura etxerako eta ureztatzeko erabiltzeko.

– Espedientea: A-G-2024-0035.

– Eskatzailea: Jesus Mari Sudupe Zaldua.

– Hartunearen kokapena: Antzuola (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X = 550.393; Y = 4.772.984.

– Eskatutako urteko bolumena: 365 m3 urtean.

– Uraren erabilera: Etxekoa / Ureztatzea.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: iturburutik datozen urak biltegi batera bideratzen dira, eta handik Jauregi baserriko etxeko erabilerarako eta baratzea ureztatzeko banatzen dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 10a.

Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala