
203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4509
IRAGARKIA, Ermuko udal-mugartean (Bizkaia), Zubitegi errekastoaren bi ertzetako polizia-eremuan, eta jabari publiko hidraulikoaren gaineko pasabideekin «Ermuko Mendebaldeko Saihesbidea, I. fasea: Urtia» eraikitzeko lanen espedientea jendaurrean jartzen duena.
Espedientea: AO-G-2025-0281.
Eskatzailea: Interbiak Bizkaia S.A.M.P.
Ibilgua/k: Zubitegi.
Udalerria eta lurralde historikoa: Ermua (Bizkaia).
Jarduketa-eremua (UTM (30N ETRS89) koordenatuak): X = 539.505; Y = 4.781.448.
Obra hauen bidez, Zubitegi errekastoaren gainean dagoen pontoia ordezkatuko da Urretako eta Garbiguneko nabeei zerbitzua ematen dien bidean, Zubitegi errekastoaren gainean biaduktu berri bat eraikiko da, eta isurkide zaion izenik gabeko errekastoaren gainean zubi berri bat eraikiko da, Ermuko udal-mugartean (Bizkaia).
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egin dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, aipatutakoa epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian ere, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 10a.
Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS