
203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (155 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
4499
EBAZPENA, 2025eko urriaren 17koa, Deustuko Unibertsitateko errektorearena, Arte Digitaleko Ikerketari eta Sorkuntzari buruzko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzen duena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatuta, aurretik Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak txostena eginda, eta 2025eko irailaren 23ko Ministro Kontseiluak tituluari izaera ofiziala aitortuta (Unibertsitateen Estatu Idazkaritzaren 2025eko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez, 2025eko urriaren 1eko BOEn argitaratuta), Errektoretza honek erabaki du Arte Digitaleko Ikerketari eta Sorkuntzari buruzko Unibertsitate Master titulu ofiziala eskuratzeko ikasketetara bideratutako ikasketa-plana argitaratzea.
Ebazpen honen gaia den ikasketa-plana eranskinean ageri den bezala egituratuko da.
Bilbao, 2025eko urriaren 17a.
Errektorea,
JUAN JOSÉ ETXEBERRIA SAGASTUME.
RSS