
203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4498
EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituen Dekretu-proiektua.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak prestatu du bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.
Lege horren xedapenak betez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak agindu bat eman zuen 2025eko urriaren 7an, dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko.
Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da 15 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutako guztiagatik, eta bat etorriz dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoarekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 15.1.b) artikuluari dagokionez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Entzunaldia eman eta jendaurrean jartzea bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituen dekretu-proiektua hamabost (15) egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehen solairua) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/
Hirugarrena.– Alegazioak modu elektronikoan aurkez daitezke https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ helbidean, eta aurrez aurre Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1 – Lakua I eraikina, lehen solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere. Gainera, Haur, Nerabe eta Familia zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 9a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS