
203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4497
EBAZPENA, 2025eko urriaren 16koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena; honen bidez, 2026-2027 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan eta urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan hurrenkera alfabetikoa zehaztuko duen letra zozketatuko dela iragartzen baita.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Iragartzea 2025eko urriaren 27an, 10:00etan, zozketa bat egingo dela Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan, Donostia kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz). Zozketaren helburua da zehaztea zein letra erabiliko den irizpide moduan berdinketa-kasuetan 2026-2027 ikasturtean. Izan ere, letra horrek zehaztuko du nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan. Era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zein hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 16a.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.
RSS