Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4494

EBAZPENA, 2025eko urriaren 6koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko martxoaren 12ko Ebazpena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren deialdia ebazten duena. Agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren eta 2023ko deialdia egin zen.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako 2023ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egin zen.

Bigarrena.– 2023ko abuztuaren 7an amaitu zen eskabideak aurkezteko epea, eta 256 eskabide jaso ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.– Orduko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez, orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren deialdia ebatzi zen. Agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen 2023rako.

Laugarrena.– 2024ko apirilaren 12an, Tolosaldea Garatzen SAk orduko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko martxoaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan. Ebazpen horren bidez, orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren deialdia ebatzi zen. Agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen, 2023rako.

Bosgarrena.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, baietsi egin zen Tolosaldea Garatzen SAk 005-EKZ-2023 espedientean Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko martxoaren 12ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren deialdia ebatzi zen (agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egin zen), eta, ondorioz, errekurtsogileari baimena eman zitzaion deskribapen-memoriaren bertsio zuzena aurkezteko, deialdia baloratzeko epaimahaiak azter zezan.

Seigarrena.– 2024ko maiatzaren 27an, Tolosaldea Garatzen SAk eskabidea zuzentzeko dokumentazioa aurkeztu zion Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari.

Zazpigarrena.– 2025eko ekainaren 13an, organo ebaluatzaileak dirulaguntza-eskaera aztertu eta ebaluatu zuen.

ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintza guztiak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 eguneko epea emango zaio erakunde eskatzaileari akatsak osatu edo zuzentzeko, eta jakinaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

Bigarrena.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 17. artikuluaren arabera, agindu horretan araututako laguntzak, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroa eta Asteklima 2023 lerroa izan ezik, aldibereko eta norgehiagokako prozeduraren bidez eman behar dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.4 artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 18.1 artikuluaren arabera, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak eskumena du onuradunak eta eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoak behin betiko zehazteko.

Laugarrena.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 18.2 artikuluak zehaztuko du ebazpenean zer lehentasun-ordenatan lagunduko diren diruz partzialki diruz lagundutako proiektuak, baldin eta, lehenik eta behin, aurrekontu-zuzkidura faltagatik diruz lagundu ez baziren.

Bosgarrena.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 24.1 artikuluak arautzen duenez, esleituriko dirulaguntzaren ordainketa modu honetan egingo da:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 33,33, dirulaguntza ebatzi ostean, Aginduaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 33,33, 2024ko urriaren 31 baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, % 33,34koa, 2025eko ekitaldian egingo da, 23.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Ondorioz, igarotako 2023 eta 2024 ekitaldiei dagokien zenbatekoa ordaindu beharko zaio onuradunari eta, azken ordainketa egingo da, 2025eko ekitaldiari dagokiona, diruz lagundutako erakundeak aurkeztu eta aztertu ondoren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 23. artikuluaren arabera egin beharko dituen justifikazio-agiriak.

Xedapen hauek hartu dira kontuan: 2023ko ekainaren 27ko Agindua, orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako dirulaguntzak arautzen dituena eta 2023ko ekitaldirako deialdia egiten duena; 18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea orduko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko martxoaren 12ko Ebazpena, zeinaren bidez ebatzi baitzen orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren deialdia, zeinaren bidez ezartzen baitira garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia egiten baita 2023ko deialdirako.

Bigarrena.– Tolosaldea Garatzen SAri hemeretzi mila eta berrehun euroko (19.200,00 euro) dirulaguntza ematea «Tolosaldeako eskolekin xahuketa elikadura murrizten» izeneko proiekturako. Dirulaguntza hori aldatzen den ebazpenaren I. eranskinean sartuko da eta ordainketak honela banakatuko dira:

a) 2023ko ekitaldia: 6.399,36 euro (sei mila hirurehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamasei zentimo) ordaintzea, esleituriko dirulaguntzaren % 33,33-ri dagokiona.

b) 2024ko ekitaldia: 6.399,36 euro (sei mila hirurehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hogeita hamasei zentimo) ordaintzea, esleituriko dirulaguntzaren % 33,33-ri dagokiona.

c) 2025eko ekitaldia: 6.401,28 euro (sei mila laurehun eta bat euro eta hogeita zortzi zentimo) ordaintzea, esleituriko dirulaguntzaren % 33,34-ri dagokiona.

Hirugarrena.– Orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 24. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko da dirulaguntza.

Laugarrena.– Tolosaldea Garatzen SAri 12.798,72 euro (hamabi mila zazpiehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hirurogeita hamabi zentimo) ordaintzeko agintzea (2023ko eta 2024ko ekitaldiei dagokiena), ebazpen honen bidez emandako dirulaguntzaren guztizko zenbatekotik.

Dirulaguntzaren azken ordainketa egiteko (2025eko ekitaldiari dagokiona), onuradunak agiri bidez egiaztatu beharko du hori, orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 23. eta 24. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

Onuradunek, halaber, bete egin beharko dituzte agindu horren 20. artikuluan jasota dauden gainerako betebeharrak. Dirulaguntzen deialdi honetan, Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak jardungo du erakunde laguntzaile gisa.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea, interesdunei jakinarazteko, orduko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 18.1 artikuluaren arabera, eta dirulaguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Seigarrena.– Baldintza-agiriak banan-banan jakinarazteko agintzea, hala badagokio, diruz lagundutako proiektua egiteko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko ekainaren 27ko Aginduaren 19. artikuluaren arabera.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOŃA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala