
203. zk., 2025eko urriaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4487
EBAZPENA, 2025eko urriaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena.
UPV/EHUko Estatutuetan, 180. artikuluan, jasota dago errektoreak ebazpen bat emango duela, argitaratu egingo dena, bere eskumenak taldekideei eskuordetzeko, eta, era berean, ebazpen horretan argi eta garbi adieraziko duela zein errektoreordek egingo dion ordezkoa kanpoan edo gaixorik dagoenean.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez errektorearen eskumenak eskuordetu ziren eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehaztu. Ebazpen hori 2025eko otsailaren 19ko aldizkari ofizialean dago argitaratuta.
2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez (2025eko abuztuaren 25eko Aldizkari Ofizialean argitaratuta), bere eskumenen eskuordetza eta bere gobernu-taldearen funtzionamendu-arloen egitura eta zehaztapena aldatu ziren.
Efizientzia hobetze aldera, beharrezko ikusi da gobernu taldearen funtzionamendu arloen banaketa egokitzea eta, horregatik, unibertsitatearen Estatutuetako 178. eta 180. artikuluek ematen dizkidaten eskumenen babesean, estatutu horietako 183. artikuluan xedatutakoarekin lotuta, eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 8. eta 9. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorrita, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea errektorearen 2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez aldatutako 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren I. eranskina (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena), erabaki honen I. eranskinean adierazitako moduan.
Bigarrena.– Aldatzea errektorearen 2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez aldatutako 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren II. eranskina (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena), ebazpen honen II. eranskinean adierazitako moduan.
Hirugarrena.– Baimena ematea idazkari nagusiari ebazpen bat eman dezan, batuko dituena 2025eko urtarrilaren 30eko ebazpena eta ebazpen honen bidez egiten diren aldaketak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Leioa, 2025eko urriaren 9a.
UPV/EHUko errektorea,
JOSE RAMON BENGOETXEA CABALLERO.
I. ERANSKINA
Aldatzea errektorearen 2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez aldatutako 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren I. eranskina (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena).
1.– Hirugarren paragrafoan, eskumenak eskuordetzeari buruzkoan, 4. azpiatalean, honako lerrokada hau ezabatu da:
«Idazkari nagusiari eskuordetzen zaizkio, era berean, errektoreak dituen eskumenak diseinatzeko politikak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako, genero arrazoiengatik edo bestelako arrazoiengatik diskriminaziorik ez izateko, eta kultura aniztasunaren aldeko ekintza positiboak aurrera eramateko, bai eta politika horiek unibertsitateko arlo guztietan ezartzeko eskumenak ere: irakaskuntzan, ikerketan, transferentzian, zientziaren zabalkundean eta gestioan».
II. ERANSKINA
Aldatzea errektorearen 2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez aldatutako 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren II. eranskina (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena).
1.– 2. paragrafoan (Harreman Instituzionalak eta Kultura), 2.1 azpiatalean (Harreman Instituzionalak), q) letra gehitu da, eta honela dio:
«q) Errektorearen eskumenak erabiltzea politikak diseinatzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako, genero arrazoiengatik edo bestelako arrazoiengatik diskriminaziorik ez izateko, eta kultura aniztasunaren aldeko ekintza positiboak aurrera eramateko, bai eta politika horiek unibertsitateko arlo guztietan ezartzeko eskumenak ere: irakaskuntzan, ikerketan, transferentzian, zientziaren zabalkundean eta gestioan.»
RSS