Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2025eko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4457

IRAGARKIA, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bedia, Igorre eta Lemoako udal-mugarteetan (Bizkaia) C) Ataleko «Azurreka» meatze-baliabideak (12.721 zenbakia) ustiatzeko emakidaren soberakina deklaratzeko espedientearen hasiera.

Bedia, Igorre eta Lemoako udal-mugarteetan (Bizkaia) «Azurreka» meatze-ustiapenaren (12.721 zenbakia) emakidaren titularra den Cementos Lemona SAk honako azalera hau soberakintzat deklaratzeko eta ustiapen-emakida horretan sartzeko eskatu du: «Azurreka» izeneko ustiapen-emakidaren mugen (12.721 zk.), 2º 48’ 40" eta 2º 46’ 20" meridianoen eta 43º 10’ 40" eta 43º 12’ 40" paraleloen artean dagoen lursail frankoa eta erregistraezina, ETRS89 erreferentzia-sisteman adierazita. Haren perimetroa honako koordenatu geografiko eta UTM (ETRS-89, 30. Huso) hauek definitzen dute:

(Ikus .PDF)

Meatzaritzaren Araubidearen Erregelamendu Orokorra onartzen duen abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren 57.1.a) artikuluan eta ETRS 89 erreferentzia-sistema geodesiko berrira egokitzeak eragindako soberakinak esleitzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 15eko 294/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitara ematen da Bedia, Igorre eta Lemoako udal-mugarteetan (Bizkaia) C) ataleko «Azurreka» meatze-baliabideak (12.721 zenbakia) ustiatzeko emakidari soberakina deklaratzeko espedientearen hasiera.

Soberakina dagoen laukiaren edo laukien barruan dauden lursailak, edo beste lauki batzuen aldameneko lursailak, osorik edo zati batean, barne hartzen dituzten ustiapen-emakiden titularrei dei egiten zaie beren uziak adieraz ditzaten edo soberakin osoa edo zati bat emateari uko egin diezaioten, eta oinarri dituzten eskubide, arrazoi eta justifikazio tekniko eta ekonomikoak azal ditzaten, hamar eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Soberakin-eskaera honetako daturik garrantzitsuenak hemen aztertu ahal izango dira:

1.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/

2.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Meategien Arloko bulegoetan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, 48010 Bilbao), 09:30etik 13:00etara (astelehenetik ostiralera).

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bai euskarri fisikoan (bi ale), idatziz, bai EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan ere.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, horietako edozeinek jendaurreko informazioaren izapide honetan alegazioak jarri nahi baditu, nahitaez aurkeztu beharko ditu bitarteko elektronikoen bidez.

Bilbao, 2025eko urriaren 10a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

M.ª JESUS MARKAIDA URIARTE.


Azterketa dokumentala