
201. zk., 2025eko urriaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4452
AGINDUA, 2025eko urriaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordearen osaera.
Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea sortzen duen maiatzaren 25eko 145/2021 Dekretuak (2021eko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zk.) bete egiten ditu Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoaren aurreikuspenak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan, berme- eta ebaluazio-batzorde hori sortuta.
145/2021 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du batzordearen osaera, eta lehenengo apartatuan zehazten du batzorde hori diziplina anitzekoa izango dela, eta batzordeburu batek, idazkari batek eta Osasun Saileko titularrak izendatutako bokalek osatuko dutela, bat etorriz aipatutako 3/2021 Legearen 17.1 artikuluan jasotzen den gutxieneko osaerarekin, hau da, zazpi kide gutxienez, eta haien artean medikuak, erizainak eta legelariak.
2025eko irailaren 17an, Batzordearen Osoko Bilkurak erabaki zuen sail honi igortzea batzordea osatzen zuten pertsona batzuk kargutik kentzeko eta kide berriak sartzeko proposamena.
Proposamen hori jasota, eta bat etorriz organo honi bere saileko gaietan ebazpenak emateko aitortzen zaizkion eskumenekin –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 4.1 artikuluan aitortzen zaizkionak–, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Pertsona hauek Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kargutik kentzea:
Itxaso Bengoetxea Martínez andrea. Medikua. Batzordeburua.
Gizane Martínez Rodríguez andrea. Medikua. Bokala.
Leopoldo Díez de Fortuny jauna. Legelaria. Bokala.
Bigarrena.– Pertsona hauek Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea:
M.ª Teresa Gómez Merino andrea. Lehen mailako arretako medikua. Erretiratua.
Garbiñe García Gómez andrea. Mediku onkologoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Alberto Emparanza Sobejano jauna. Legelaria. EHU.
Iñaki Vaquero Manrique jauna. Legelaria. Eusko Jaurlaritza.
M.ª Jose Alzuri Goya andrea. Erizaina. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Hirugarrena.– Ondorioz, Eutanasiaren arloko Euskadiko Berme eta Ebaluazio Batzordea osatzen duten pertsona guztien zerrenda eguneratua honako hau da:
Batzordeburua: Julia Barroso Niso andrea.
Barne-medikuntzako medikua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Batzordeburuordea: Nagore Elorrieta Muruaga andrea.
Gizarte-langilea. Esparru soziosanitarioa.
Idazkaria: María Teresa Esteban Galbete andrea.
Legelaria. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Bokalak:
Medikuntzako profesionalak:
Antonio De Blas De Blas jauna.
Mediku erretiratua.
Fernando Santander Cartagena jauna.
Mediku erretiratua.
José Luis Quintas Díez jauna.
Mediku erretiratua.
Izaskun Elortegi Kaiero andrea.
Mediku psikiatra. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Elena Gabilondo Larrañaga andrea.
Familiako eta komunitateko medikua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Aida Rodríguez Sainz andrea.
Mediku neurologoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Mabel Marijuan Angulo andrea.
EHUko irakasle erretiratua.
M.ª Teresa Gómez Merino.
Mediku erretiratua.
Garbiñe García Gómez andrea.
Mediku onkologoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Erizaintzako profesionalak:
Juana Aza Gutiérrez andrea.
Erizaina. Eremu soziosanitarioa.
Inma Palomero Barroso andrea.
Erizaina. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Leire González Ercilla andrea.
Erizaina. Eremu soziosanitarioa.
Susana Díaz de Durana Santa Coloma Andrea.
Erizaina. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
M.ª José Alzuri Goya andrea.
Erizaina. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Zuzenbideko profesionalak:
Iván Aizpún Bozal jauna.
Legelaria. Jarduera pribatua.
Guadalupe Imaz Bienabe andrea.
Legelaria. Jarduera pribatua.
Maddi Zubizarreta Labaka andrea.
Legelaria. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
Susana Montesinos andrea.
Legelaria. Hurkoa fundazioa.
Leticia Vázquez Briñas andrea.
Legelaria. Jarduera pribatua.
Alberto Emparanza Sobejano jauna.
Legelaria. EHU.
Iñaki Vaquero Manrique jauna.
Legelaria. Eusko Jaurlaritza.
Psikologiako profesionalak:
Soraya Pérez Rebollar andrea.
Psikologoa. Eremu soziosanitarioa.
Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 14a.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS