Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2025eko urriaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4446

190/2025 DEKRETUA, urriaren 7koa, zeinaren bidez 2.320.144,28 euroko kredituak gaitzen baitira 5131 Programan –Trenbideko garraioaren azpiegitura eta kudeaketa–, diru-sarrerak izan direlako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak).

1/2025 Errege Lege Dekretuak (urtarrilaren 28koa, zeinaz presako neurriak onartzen baitira ekonomiaren, garraioaren eta Gizarte Segurantzaren arloetan, eta kalteberatasun-egoerei aurre egitekoak) zenbait jarduketa ezartzen ditu gizarte-eta ekonomia-kalteberatasuneko egoerei aurre egiteko.

Besteak beste, garraioaren arloko neurriak hartzen ditu barne, autonomia-erkidegoen eskumenekoak eta titulartasunekoak diren garraio-zerbitzuetan bidaia anitzeko abonuen eta txartelen prezioan deskontuak aplikatzen jarraitzeko (2024az geroztik aplikatzen ziren). Horretarako, urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuaren 63.1 artikuluak dirulaguntzen indarraldia berrezarri zuen, 2025eko urtarrilaren 23tik 2025eko ekainaren 30a. Dirulaguntza horiek abenduaren 27ko 8/2023 Errege Lege Dekretuaren 64. eta 70. artikuluen bitartean aurreikusi ziren, eta 2025eko urtarrilaren 22ra arte luzatu.

2025eko abuztuaren 11n, Garraioetako eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren egoitza elektronikoan, argitaratu zuten Errepide eta Trenbide bidezko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, zeinaren bidez zuzeneko dirulaguntzak ematen baitzitzaizkien autonomia-erkidegoei hiri eta hiriarteko lurreko garraio publikorako. Laguntza horiek araututa daude urtarrilaren 28ko 1/2025 Errege Lege Dekretuan, non jaso baita EAEri 2.320.144,28 euroko laguntza emango zaiola. Diru-kopuru hori sartuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian.

Horregatik, kreditua gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko urriaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2025eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da diru-kopuru bera lortu delako honako diru-sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarra hartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko urriaren 7an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.

Mugikortasun Jasangarriaren sailburua,

SUSANA GARCÍA CHUECA.


Azterketa dokumentala