
201. zk., 2025eko urriaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4443
EBAZPENA, 2025eko urriaren 10ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Amorebieta-Etxanoko Larrea auzoko 8. zenbakian dagoen eraikinaren erabilera pribatiboko jabari publikoko emakidari buruzko tasa.
HABEko zuzendariaren 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez (2021eko otsailaren 17ko EHAA, 35. zk.), Aurten Bai Fundazioari esleitu zitzaion Amorebieta-Etxanoko Larrea auzoko 8. zenbakiko eraikinaren erabilera pribatiboko jabari publikoaren emakida, eta haren baldintzak ezarri ziren.
Ebazpen horren eranskinaren 3. apartatuak, in fine, honako araubide ekonomiko hau ezartzen zuen emakida garatzeko:
«3.– Araubide ekonomikoa.
(...)
Hala, lehenengo bost urteetan ordaindu beharreko tasari dagokionez, 46.809,85 eurotakoa izango da: 31.206,57 euro, inbertsio bidez ordaindu beharrekoak, eta 15.603,28 euro ondoren zehaztutako banku-kontuan sartu beharrekoak.
(...)
Klausula honetan aipatutako urteko tasa berrikusi egingo da emakida formalizatu zenetik 5 urte igarotzen direnean, une horretan indarrean dagoen katastro-balorazioaren arabera, eta horrela hurrenez hurren, 5 urtean behin.»
Epe hori igarota, bidezkoa da tasaren zenbatekoa berrikustea, administrazio-emakida esleitzeko aipatutako ebazpenean deskribatutako metodologia erabiliz.
Memoria ekonomiko bat erantsi da, tasa ondorengo kopuruetan zehazten duena:
Katastro-balioa: 1.628.796,05 euro.
Inbertsioetara bideratutako % 2: 32.575,92 euro.
Transferentzia bidez ordaindu beharreko % 1: 16.287,96 euro.
Azaldutakoagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aurten Bai Fundazioari Amorebieta-Etxanoko Larrea auzoko 8. zenbakian dagoen eraikinaren erabilera pribatiboko jabari publikoaren emakidari dagokion tasa eguneratzea.
Hurrengo bost urteetan ordaindu beharreko tasa 32.575,92 eurokoa izango da inbertsio gisa, eta 16.287,96 eurokoa emakidaren jatorrizko esleipen-ebazpenean adierazitako banku-kontuan.
Bigarrena.– Ebazpen hau erakunde emakidadunari, Aurten Bai Fundazioari, jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, ezagutza orokorrekoa izan dadin.
Hirugarrena.– Administrazio-egintza honek jakinarazten den unetik aurrera izango ditu ondorioak. Data horretatik bost urte igaro ondoren, eta emakidaren jatorrizko esleipen-ebazpenean adierazten den bezala, tasa berriro eguneratuko da, eta bertan adierazitako metodologia erabiliz kalkulatuko da.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2025eko urriaren 10a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
RSS