Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4439

IRAGARKIA, zeinaren bidez ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitatzen baita.

Aprobetxamenduen Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: ur-emakida bateko obrak eta instalazioak ikuskatzeko zitazioa.

Ezezaguna denez aprobetxamenduen titularrei jakinarazpena egiteko lekua, edo Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako zitazioa jakinarazten saiatu den arren helburua lortu ez badu Administrazioari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betez.

Beraz, iragarki honen eranskinean zehaztutako interesdunak zitatzen dira. Iragarkian ur-emakidaren obrak eta instalazioak ikuskatzeko bisita egiteko tokia ezartzen da; baita eguna eta ordua ere. Bertan, interesdunak zuzenean edo behar bezala egiaztatutako ordezkari bidez aurkeztu beharko dira.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala