Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4438

IRAGARKIA, Aiako udalerriko (Gipuzkoa) uren aprobetxamendu baterako administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzen duena.

Espedientearen kodea: A-G-2022-0005.

Eskatzailea: Zarruti errekako erabiltzaileen komunitatea.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-10-01eko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Zarruti errekako erabiltzaileen komunitateari eman egin zaiola Aiako udalerrian (Gipuzkoa) Urdaneta auzoan dagoen Zarruti iturburuko ur publikoetatik urtean 4.080,68 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida, abeltzaintzako erabilerarako eta nekazaritzako ureztatzerako, 20 urterako eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala