
200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4437
IRAGARKIA, jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimen-espediente bat jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honetan, ondoren adierazten diren datuak dituen baimena eskatu da:
Espedientearen kodea: VDP-B-2022-0056 / V-48-01427.
Erakunde eskatzailea: Javier Rementeria Astorkia.
Jarduera: Nekazaritza-erabilerako landa-etxebizitza.
Jardueraren kokapena: Marmiz Auzoa z/g, Mendata (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Lurzorura infiltrazioa.
Isurketa-puntuak. UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 527.225 Y = 4.792.033.
Isurketa mota eta baimendutako bolumena: hiriko urak (278 m3 urteko).
Jardueraren deskribapena: Javier Rementeria Astorkiak baimena eskatu du infiltrazio bidez hiriko hondakin-urak isurtzeko: urtean 278 m3. Ur horiek Mendatako udalerrian (Bizkaia) lurzoru urbanizaezinean dagoen eta nekazaritza-turismoko erabilera duen obra berriko landa-etxebizitza batean sortuko dira. Urak tratatuko dituen sistemak honako elementuak ditu: koipe-bereizgailua eta dekantagailu-digestorez eta ondorengo iragazki biologikoz osatutako aurrefabrikatutako sistema. Ondoren, urak lurrean infiltratuko dira, zanga-sistema iragazle baten bidez.
Uren Legearen testu bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkioten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 1a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS