
200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4436
IRAGARKIA, jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimen-espediente bat jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honi baimena eskatu zaio. Hona hemen baimenaren datuak:
Espedientearen kodea: VDP-B-2025-0017 / V-48-01640.
Eskatzailea: Iñaki Intxaurtieta Vázquez.
Jarduera: Autokontsumorako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapena.
Jardueraren kokapena: Urizar auzoa, 5. poligonoa, 45. partzela, Lemoiz (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Lursaila.
Isurketa-puntuak. UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X= 507.815 Y= 4.806.003.
Isurketa mota eta baimendutako bolumena: Hirikoekin pareka daitezkeen hondakin-urak (292 m3 urtean).
Jardueraren deskribapena: Iñaki Intxaurtieta Vázquezek baimena eskatu du hiriko hondakin-urekin pareka daitezkeen urtean 292 m3 ur lursailera iragazita isurtzeko. Ur horiek lurzoru urbanizaezinean dauden instalazioetako komunetan sortuko dira, Lemoizko udal-mugartean (Bizkaia). Instalazio horiek autokontsumorako nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenerako erabiltzen dira. Urak 1700 litroko iragazki biologikoa duen hobi septiko batean tratatzen dira, 4 biztanle baliokiderentzako edukierarekin. Ondoren, kontrol-kutxeta eta zanga iragazleen sistema bat daude.
Uren Legearen testu bateginean eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduan ezarritakoa oinarri hartuta, eskumena duen organo honek jendaurreko informazio-izapide hau egitea erabaki du, interes publikoko arrazoiengatik. Izapide horri hasiera emango zaio, jende guztiak horren berri izan dezan, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta agentzia honen webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, kalteduntzat jotzen direnek erreklamazioak aurkez diezazkioten Uraren Euskal Agentziari, adierazitako epean. Era berean, epe horretan, KZgunearen zentro-sareko zentroetan eskuragarri egongo dira kontsultarako behar diren bitartekoak, agentzia honen Interneteko atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 18a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS