Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4434

IRAGARKIA, 2025eko urriaren 6koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita etxebizitza ikuskatzeko prozedurako entzunaldi-izapidea.

Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da (Kale Nagusia 85, 1. solairua, Bilbao), bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten dituen alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2025eko urriaren 6a.

Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala