
200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4431
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2025eko maiatzaren 15eko idazkia, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradunarena, zeinaren bidez jakinarazten baita administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioaren espedienteari entzunaldiaren izapidea ireki dela.
Aipatutako idazkiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
10 egun balioduneko epea duzu, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaizkizun dokumentuak eta alegazioak aurkezteko.
Aipatutako espedientearen entzunaldi-izapidearen idazkiaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 2a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.
RSS