Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4427

EBAZPENA, 2025eko irailaren 30ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2025eko irailaren 19an argitaratu zen EHAAn 2025eko irailaren 2ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, ondorengo unibertsitatean euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia irekitzen duena: Tokioko TUFS (Tokyo University of Foreign Studies) Unibertsitatea.

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Monika Madinabeitia Medrano andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo ordezkoa.

Kideak:

– Mikel Babiano Lopez de Sabando jauna, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora jauna, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2025eko irailaren 30a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala