
200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 4 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4425
AGINDUA, 2025eko urriaren 6koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Organismo Autonomoen Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.
Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta 3/2007 Lege Organikoak arautzen dute zein den emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduera-esparrua. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duen 83/2010 Dekretuaren 73. artikuluak eta Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmen Kolektiboaren 83. artikuluak ezartzen dute beharrezkoa dela berdintasun-plan bat egitea.
2016ko ekainaren 30ean, negoziazio-mahaietan, Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren testua adostu zen, eta 2016ko urriaren 19ko EHAAn argitaratu zen, Gobernu Kontseiluak onartu ondoren eta Erakunde Harremanetarako sailburuordearen irailaren 6ko 13/2016 Ebazpenaren bidez.
Plan horren seigarren apartatuan ezartzen da Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra sortuko dela. Batzorde horrek erreferentea izan behar du berdintasuna txertatzeko funtzio publikoari lotutako alderdietan eta eginkizunetan, eta, bereziki, plana bera ezartzeko gaietan.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko uztailaren 16ko Aginduaren eta 2022ko irailaren 20ko Aginduaren bidez, Berdintasunerako Batzorde Iraunkorraren osaera aldatu zen. Harrezkero beste aldaketa batzuk egin direnez, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea eta haren osaeraren berri ematea.
Era berean, eta EPOETBen aurreikusitakoa aplikatzeko, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen azken xedapenetako hogeita laugarrenak emandako idazketaren arabera, ezartzen da administrazio publikoek, legegintzaldi bakoitzaren hasieran, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat onartuko dutela, bakoitzak bere eremurako, eta funtzionarioen lan-baldintzei buruzko hitzarmen kolektiboan edo akordioan garatuko dela, eta bertan aurreikusitako baldintzen arabera aplikatuko.
EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planak aintzat hartzen du zer ezartzen duen administrazioetarako eta entitate publikoetarako indarrean dagoen araudiak, planaren lanketari eta edukiari dagokionez, eta lau urteko indarraldia du (2021-2024).
EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planak lau urteko indarraldia izango du: 2025-2029.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 2. artikuluak Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra sail horri atxikitzen dionez 2.2.l) artikuluan, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Kargutik kentzea Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko kide hauek, honela:
1.– Administrazioaren ordezkariak:
Batzordeburu titularra: Jon Agirre Huerga jauna.
Ordezko batzordeburua: Juan M.ª Barasorda Goicoechea jauna.
Batzordekide titularrak:
Inés Álvarez Vázquez andrea.
Joseba Perez de Heredia Arbigano jauna.
Ordezko batzordekideak:
Oro Ochoa de Eribe Landa andrea.
Nerea Eguiluz Aizpurua andrea.
2.– Langileen ordezkariak:
Batzordekide titularrak:
Rosalía Hernández Sanchez andrea.
Ordezko batzordekideak:
Unai Uriarte Lopez jauna.
3.– Idazkaria:
Ibai Amillategi Omaetxeberria jauna (ordezkoa).
2. artikulua.– Hauek izendatzea Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako Berdintasunerako Batzorde Iraunkorreko kide, honela:
1.– Administrazioaren ordezkariak:
Mahaiburu titularra: Cristina Bañales Atxirika andrea.
Ordezko batzordeburua: Nekane Cobos Salinas andrea.
Batzordekide titularrak:
Urko Malzarraga Berasategui jauna.
Alfredo Olea Pueyo jauna.
Ordezko batzordekideak:
Pablo Casado Pascual jauna.
Julen Cabezas Urquiaga jauna.
2.– Langileen ordezkariak:
Batzordekide titularrak:
Izaskun Fernandez Otegi andrea.
Izaskun Guarrotxena Martinez andrea.
Maider Mateos del Pino andrea.
Ordezko batzordekideak:
Agurtzane Iriondo Goti andrea.
3.– Idazkaria:
Carmen García Izquierdo andrea (ordezkoa).
3. artikulua.– Berdintasunerako Batzorde Iraunkorraren osaeraren berri ematea, ordezkarien artean izandako aldaketak barne. Hauek izango dira batzordekideak:
1.– Administrazioaren ordezkariak:
Mahaiburu titularra: Cristina Bañales Atxirika andrea.
Ordezko batzordeburua: Nekane Cobos Salinas andrea.
Batzordekide titularrak:
Urko Malzarraga Berasategui jauna.
Alfredo Olea Pueyo jauna.
Leire Goiburu Lopez andrea.
Ordezko batzordekideak:
Jon Kirru Iparraguirre Burgoa jauna.
Pablo Casado Pascual jauna.
Julen Cabezas Urquiaga jauna.
2.– Langileen ordezkariak:
Batzordekide titularrak:
Asunción Gómez Castro andrea.
Izaskun Guarrotxena Martinez andrea.
Maider Mateos del Pino andrea.
Pilar Olivas Hernández andrea.
Ordezko batzordekideak:
Ainhoa Mendizábal Bañales andrea.
Agurtzane Iriondo Goti andrea.
Raquel Álvarez López andrea.
Miren Itxaso Azurmendi Zofio andrea.
3.– Idazkaria:
Leire Eileen Legorburu Fernández (titularra).
Carmen García Izquierdo andrea (ordezkoa).
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinaraz bekie agindu hau kargutik kendutakoei, izendatutakoei eta Berdintasunerako Batzorde Iraunkorrari, ondorioak izan ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS