
200. zk., 2025eko urriaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 3 orri.)
- EPUB (144 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4422
EBAZPENA, 2025eko urriaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako Enplegu Publikoaren Eskaintzatik eratorritako hautaketa-prozesuetan gehigarriki esleipendun izan diren pertsonak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko karrerako funtzionario izendatzeko agintzen duena, hasierako esleipendunek lanpostuaz jabetzeko ezintasuna izan ondoren.
Errektorearen 2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Unibertsitatean karrerako funtzionario/lan-kontratudun finko izateko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak argitaratzeko agindua eman zen. Hautaketa-prozesu horiek Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren ondorio dira, zeinaren bidez onartzen baita administrazio eta zerbitzuetako langileentzako 2022ko lan-eskaintza publikoa eta aldatzen baitira Euskal Herriko Unibertsitatearen 2019., 2020. eta 2021. urteetako lan-eskaintza publikoak.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2022ko urriaren 20ko Ebazpenen bidez, talde desberdinetan administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionario eta lan-kontratadun fiko izateko sartzeko enplegu publikoa egonkortzeko zein ohiko hautaketa-prozesuak arautu zituzten oinarri espezifikoak argitaratzeko agindu zen.
Aurreko hautaketa-prozesuak amaitu ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2025eko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez, 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako lan eskaintza publikoei dagozkien hautaketa prozesuetako esleipendunak karrerako funtzionario edo lan kontratudun langile finko izendapena egin zen.
Lehen aipatutako oinarri orokorren bederatzigarren atalean, zehazten dira zein kasutan eta baldintzatan egingo diren esleipen gehigarriak. Era berean, hurrengoa zehazten da: «... bat etorrita urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak 61.8 artikuluan zehaztutakoarekin eta deitutako plaza huts guztiak bete egiten direla bermatzeko, deialdi espezifikoetan jasota egon behar da deialdia egin duen organoak eskatu egin behar diola hautaketa organoari hautagaien zerrenda osagarri bat, proposatutako hautagaienaz gain –lan kontratudun langile finkoak izendatzeko–; izan ere, kontuan hartuta egonkortasunerako prozesua berezia dela eta parte hartzea oso handia izango dela, saihestu egin nahi da lanpostuak hutsik geratzea arrazoi hauengatik: aukeratutako hautagaiek lan kontratua sinatu aurretik lanpostuari uko egin diotelako, aurkeztutako dokumentuetan ikusten delako hautagaiek ez dituztela betetzen eskatutako baldintzak, edo hautagaietako batzuek ezin dituztelako hartu lanpostuak ezusteko arrazoiengatik».
UPV/EHUko gerentearen 2025eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, zehazten ziren 2022ko urriaren 20ko ebazpenaren bidez deitua izan zen 2019, 2020, 2021 eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintzei dagozkien esleipen gehigarrietarako funtzionarioen plazen kopurua eta banaketa, prozedura; baita ere argitaratu zen behin-behinean esleipendun gertatu ziren pertsonen zerrenda gehigarria.
Hamaikagarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, izendatutako izangaiek luzaezina den hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, izendapenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipendunetako batzuek ezin izan dutenez lanpostuaz jabetzeko izapidea bete ezusteko arrazoiengatik, plaza horiek esleipen gehigarriaren bidez beteko dira.
Era berean, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 63 b) artikulua aplikatuz, Organo edo agintari eskudunak EHAAn argitaratu behar du hautatutako pertsonak karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finkoa izendatzeko erabakia.
Azaldutakoagatik, errektorearen 2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetarako lan-eskaintza publikotik eratorritako hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri orokorrak onartzen dira), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren 181.1.j) artikuluan aurreikusitako ahalmenak erabiliz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Unibertsitateko eskaletako karrerako funtzionario izendatzea ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren pertsonak.
Bigarrena.– Izendatutako izangaiek esleitutako lanpostuez jabetu beharko dute ebazpen honen eranskinetan zerrendatzen direnak, eta sinadura e-aplikazioaren bidez sinatuko dute. Horretarako, mezu elektroniko bat jasoko dute sinatu beharreko dokumentuarekin, eta aplikazio horren bidez sartu beharko dira bertara, ziurtagiri digitalarekin sinatzeko. Behar bezala eginez gero, izapidea sinadurarekin osatuko da, ondoren UPV/EHUko beste instantzia batzuetan aurkeztu beharrik gabe.
Horretarako epea hilabetekoa izango da, luzaezina, izendapenaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hala ere, dokumentuak data hori baino lehen izendatutako pertsonen eskura egon daitezke.
Sinadura horren ondorio administratibo eta ekonomikoak lanpostuaz jabetzen den egunekoak izango dira, salbu eta dagokion lehen lanegunean lanera itzultzen ez bada, horretarako arrazoi justifikaturik eta egiaztaturik izan gabe; kasu horretan, benetan itzultzen den egunekoak izango dira ondorioak.
Hirugarrena.– Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek edo, hala badagokio, kontratua formalizatu ez dutenek, karrerako funtzionario edo plantillako lan-kontratudun finkoa izateko eskubideak galduko dituzte.
Laugarrena.– Funtzionario sartu berriak esleitutako lanpostuei atxikitzeak behin betiko izaera izango du eta, ondorio guztietarako, lanpostuak betetzeko gordetako sistemaren bidez lortutakotzat hartuko da.
Bosgarrena.– Funtzionarioek ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake UPV/EHUko errektoreari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Leioa, 2025eko urriaren 6a.
UPV/EHUko errektorea,
JOSÉ RAMÓN BENGOETXEA CABALLERO.
RSS