
199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4413
IRAGARKIA, Gatikako Zabortegia SLri Gatikako udalerriko (Bizkaia) Zurbano auzoko zabortegia zigilatzeko emandako baimenaren inguruan Ingurumen Administrazioaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.
Ingurumen Administrazioaren zuzendariak honako ebazpen hauek eman ditu:
– Ebazpena, 2025eko abuztuaren 26koa, Gatikako Zabortegia SLri Gatikako udal-mugarteko Zurbano auzoko zabortegia zigilatzeko emandako baimena aldatzen duena eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo baldintzak ezartzen dituena.
– Ebazpena, 2025eko abuztuaren 29koa, Gatikako Zabortegia SLri Gatikako udal-mugarteko Zurbano auzoko zabortegia zigilatzeko emandako baimena Viuda de Sainz SLri eskualdatzen diona, itxi ondorengo baldintzak ezartzen dituena eta haren gainean betelan bat egiteko baimena ematen duena.
Idazpuruan aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du, honako zehaztapen hauekin:
Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta berorien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpenen testu osoa eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 8a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS