
199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
4409
EBAZPENA, 2025eko irailaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erankundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia finantzatzera bideratutako 2025eko aurrekontu-kreditua agortu dela.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2025eko ekitaldiko deialdia argitaratu zen. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak 2025eko uztailaren 14ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2025-07-31ko EHAA).
Deialdiaren 2.1 artikuluak laguntzak finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoaren berri ematen du.
Deialdi horren 9.2 artikuluan xedatzen denez, eskaerak aurkeztutako hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, dagokion espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta funtsak agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura bukatzen denean, geratzen diren eskabideei ukatu egingo zaie dirulaguntza, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren ebazpen baten bidez emango da horren berri. Ebazpena EHAAn eta www.lanbide.euskadi.eus web-orrian argiratuko da.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren estatutuak onartzen dituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren 18.1.e) artikuluaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna.
Aurrekontu-zuzkidura agortu ostean, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia finantzatzeko 2025erako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 29a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.
RSS