Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4408

EBAZPENA, 2025eko urriaren 6koa Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2024ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia egin zen.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko ekainaren 19ko Behin-behineko Ebazpen Proposamenaren bidez, behin-behineko ebazpen-proposamena egin zen, eta 10 eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko uztailaren 18ko Behin Betiko Ebazpen Proposamenaren bidez, behin betiko ebazpen-proposamena egin zen, eta 10 eguneko epea eman zen onarpenaren berri emateko, eta proposatutako entitateek onartu egin zituzten.

Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen deialdia egiten duen Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2024ko abenduaren 23ko Ebazpenaren 11. artikuluaren arabera, dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 75ekoa, erakunde onuradunak dirulaguntza eman zaiola jakinarazi eta hamabost eguneko epean berariaz onartzen duela jakinarazi ondoren. Onartzen ez badu, dirulaguntzari uko egin diola ulertuko da.

b) Bigarren ordainketa 2026an egingo da. Bertan, emandako dirulaguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren Zuzendaritzari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.

Era berean, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2024ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen deialdia egin zen. Ebazpen horren 12. artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzaren justifikazioa gehienez ere hilabeteko epean aurkeztu beharko da, jarduera gauzatzen den egunetik zenbatzen hasita, eta, betiere, 2026ko urriaren 1a baino lehen, eta justifikazio-memoriarekin batera, honako datu hauek eta honako dokumentazio hau jaso beharko ditu:

a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak. Bai fakturak (indarrean dagoen araudian ezarritako baldintza formalak bete behar dituzte) bai ordainagiriak diruz lagundutako proiektu bakoitzaren arabera bereizita aurkeztu behar dira, eta behar bezala ordenatuta eta zenbakituta, eta, horrez gain, ordainagirien eta fakturen izen-zerrenda bidali behar da, aipatutako gastua zertarako erabili den azalduta.

b) Eredu ofizialaren araberako soldata-ordainagirien originalak eta Gizarte Segurantzako kotizazio-agiri ofizialak, kontratatutako lan-kontratuko langileei dagozkien gastuak justifikatzeko.

c) Aldi baterako kolaborazio-gastuen ordainagiri originalak. Besteak beste, datu hauek adierazi behar dituzte: jasotzailearen datuak, Nortasun Agiri Nazionala, ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion atxikipena.

d) Sarreren eta gastuen balantzea.

e) Proiektuaren onuradunak zeintzuk izan diren eta proiektua egiten zeintzuek parte hartu duten adierazteko datuak, sexuaren arabera bereizita.

f) Programen, iragarki-kartelen, argazkien eta argitaratutako gainerako material grafiko, idatzi edo soinuzkoen aleak.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baztertzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Onartzea II. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Beraz, laguntzak esleitu egingo dira.

Hirugarrena.– Ukatzea dirulaguntzak III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.

Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea,

MARÍA ARRITOKIETA MARAÑÓN BASARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala