Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
4407

EBAZPENA, 2025eko urriaren 6koa, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntzen deialdia.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrientzako eta gainerako toki-erakundeentzako laguntzen deialdia egin zen.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko ekainaren 19ko Behin-behineko Ebazpen Proposamenaren bidez, behin-behineko ebazpen-proposamena egin zen, eta 10 eguneko epea eman zen alegazioak aurkezteko.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariaren 2025eko uztailaren 18ko Behin Betiko Ebazpen Proposamenaren bidez, behin betiko ebazpen-proposamena egin zen, eta 10 eguneko epea eman zen haren onarpena jakinarazteko. Onartzen ez bada, onuradun gisa proposatutako erakundeak eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko laguntzak ematea I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Bigarrena.– Dirulaguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.

Giza Eskubideen, Memoriaren eta Bizikidetzaren sailburuordea,

MARÍA ARRITOKIETA MARAÑÓN BASARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala