Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HAURRESKOLAK
4402

02/09-2025 ERABAKIA, 2025eko irailaren 4koa Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, kudeaketa alorreko lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko hirugarren esleipen osagarria irmoa dela adierazten duena.

Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa arloko lanpostuetan enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesua arautzen duten oinarriei jarraituz, Gerentziaren 2025eko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez, prozesuan hautatutako izangaien behin betiko hirugarren esleipen osagarria argitaratu zen.

Era berean, ebazpen horren aurka interesdunek Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea eman zen.

Adierazitako epean Estibaliz Zumeta Gorrochategui andreak aurkeztu du gora jotzeko errekurtsoa. Gora jotzeko errekurtsoa aztertu ondoren, honakoa erabaki da:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Estibaliz Zumeta Gorrochategui andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea.

Bigarrena.– Erabaki honen I. eranskinean jasota datorren Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa arloko lanpostuen behin betiko hirugarren esleipen osagarria irmotzat jotzea.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Oinarri orokorren 2.26 eta 2.27 oinarriei jarraituz, esleipendun izan diren izangaiek prozeduran zehar modu frogagarrian egiaztatu ez dituzten agiriak aurkezteko eta dagokion kontratua sinatzeko epea ezartzea, 2025eko irailaren 24tik 26ra bitartean.

Eibar, 2025eko irailaren 4a.

Haurreskolak Partzuergoko presidentea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Haurreskolak Partzuergoko idazkaria,

IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

I. ERANSKINA
BEHIN BETIKO ESLEIPENA

3) C taldea, kidegoa edo kategoria.

1.– Azpillaga Ibarbia, Miren.

2.– Artetxe Bustinza, Jokin.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala