Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4401

AGINDUA, 2025eko urriaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Maider Sardui Jaio andrea praktiketako funtzionario izendatzen baita Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta maisu-maistren kidegoetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta horra iristeko ere, 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), hautaketa-prozedurak iragarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen kidegoetan sartzeko eta Hizkuntza-eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez, bigarrenez aldatu zen 2019ko uztailaren 22ko Ebazpena, eta handitu zen aipatutako hautaketa-prozeduretako lehiaketa-faseko izangai Maider Sardui Jaio andreak lortutako guztizko puntuazioa.

Era berean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez, aldatu egin ziren 2019ko uztailaren 30eko, 2019ko abuztuaren 30eko eta 2020ko urtarrilaren 13ko ebazpenak, argitara eman zutenak hautatutako izangaien behin betiko zerrenda. Ebazpen horien bidez, handitu egin zen aipatutako izangaiak lortutako puntuazio globala, lehiaketa- eta oposizio-faseetako puntuazioen batura haztatuaren ondorioz.

Aldaketa horiek egin dira Auzitegi Gorenaren epaia betez, eta, ondorioz, izangai hori hautatua izan da Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntzako espezialitateko ohiko lehiaketa-oposizioan.

Hautatutako izangaiak Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren 2. oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu duenez, eta eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu duenez, praktiketako funtzionario izendatu behar da.

Hautatutako izangaiak praktikak egingo ditu 2025-2026 ikasturtean esleitu zaion destinoan, hautatua izan den espezialitatean.

Beraz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maider Sardui Jaio andrea praktiketako funtzionario izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan, Haur Hezkuntzako espezialitatean, txanda irekian, oposizio-lehiaketa arruntean, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan (zerrenda-zenbakia: 2019108350).

Bigarrena.– Maider Sardui Jaio andrea praktiketako funtzionario izendatzeak ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2025eko irailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoko praktiketako funtzionario izendatutako pertsonak egindako praktikak arautuko dira Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko irailaren 28ko Ebazpenaren bidez. Ebazpen horren bidez, arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien praktika-fasea (2020ko urriaren 13ko EHAA). Era berean, kalifikazio-batzordeak kalifikatuko ditu, zeinaren osaera ezartzen baita Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko ekainaren 14ko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, arautzen da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien praktika-fasea (2024ko ekainaren 27ko EHAA).

Laugarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Saileko webgunean (https://hezigunea.euskadi.eus /) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartu beharko dira) – «Albisteak» atala eta https://www.euskadi.eus/informazioa/enplegu-publikoaren-eskaintza-aurreko-deialdiak/web01-a3hhlair/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 8a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala