
199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
4400
EBAZPENA, 2025eko irailaren 23koa, Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, Segurtasuneko sailburuordeari aurkezten zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetan lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonaren datuak, dagokion lan-kontratua formalizatzeko.
Segurtasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduaren bidez (2025eko otsailaren 3ko EHAA, 22. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua behin betiko betetzeko deialdia egin zen, Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako (3183 kodea), eta prozesu hori arautuko zuten oinarri espezifikoak onartu ziren.
Bilboko Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 2024ko urriaren 15ean lan-arloko 815/2022 prozedura arrunteko autoetan emandako epaiak (2024ko abenduaren 3ko irmotasuna) zehazten duenez, zeinaren ondorio den aldez aurretik aipatutako deialdia, Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanpostua betetzeko prozesua lehenengo lehendakariordearen eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 30eko EHAA, 249. zk.) onartu zen iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren barruan dagoela ulertu behar da. Deialdi hori 2023ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez zuzendu zen (2023ko martxoaren 10eko EHAA, 49. zk.); agindu horren bidez, prozesu horiek arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren.
Prozesuari dagozkion izapideak egin ondoren, Segurtasun Saileko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2025eko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako behin betiko esleipena argitaratu zen, eta hogei eguneko epea ezarri zen esleitutako lanpostuan sartzeko aukeraren eskaera aurkezteko, bai eta kontratua formalizatzeko behar den dokumentazioa aurkezteko ere.
Ebazpen honen eranskinean agertzen den pertsonak ezarritako epearen barruan aurkeztu du eskatutako dokumentazioa. Ondorioz, oinarri orokorretako 16. atalean ezarritakoa betez, Segurtasuneko sailburuordeari helarazi behar zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratua formalizatu beharko duen pertsonaren datuak, betiere esleitutako lanpostuko zereginak betetzeko eskatutako baldintzei eusten badie, bai eta kontratua formalizatzeko gaitasun fisiko eta psikikoko baldintzei ere.
Azaldutakoagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honekin batera doan eranskinean ageri den Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako (3183/1) salbuespenezko finkatze-prozesuan hautatutako pertsonaren datuak Segurtasuneko sailburuordeari helaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen lan-kontratua formalizatzeko.
Bigarrena.– Esleipendunak esleitutako lanpostuaz jabetzeko data 2025eko azaroaren 3a izatea. Horretarako, xedatzen da lanposturako hautatutako pertsonak dagokion lan-kontratua sinatu beharko duela adierazitako egunean, hau da, 2025eko azaroaren 3an, eta ondorio administratibo eta ekonomikoak izango ditu formalizatzen den egunetik aurrera.
Kontratua osorik sinatu eta formalizatu ahal izango da 2025eko azaroaren 3ko 00:00etatik 23:59ra bitartean, eta sinadura digitalaren bidez egingo da, Enplegu Publikoaren Atariaren bidez, helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/epe-segurtasun-lan-kontratadun/ «nire deialdiak» estekara sartuz.
Hautatutako langileak baimen, lizentzia, opor edo izaera bereko beste edozein inguruabar izatea ez da eragozpen izango kontratua sinatzeko, eta ez du eragotziko kontratua adierazitako egunean eta moduan formalizatzea.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, aplikazioan sartzen ez bada eta/edo ezarritako datan aukeratua izan den lan-kontratuaren formalizazioa osatzen ez badu, galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko lan-kontratu finkodun langile izateko eskubide guztiak (17. oinarri orokorra).
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek ebazpen hau eman duen organoari, edo, zuzenean, ebazpena eman behar duen Segurtasuneko sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, lan-arloko jurisdikzioan aurkaratzeko aukera egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 23a.
(Eskumenak eskuordetuta: Agindua, 2024ko urtarrilaren 23koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen baitzaizkio zenbait eskumen. EHAA, 2024-02-02koa).
Giza Baliabideen zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.
RSS