Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2025eko urriaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
4399

AGINDUA, 2025eko irailaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko behin-behineko langilearen kargu-uztea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Usune Llorente Cuellar andrea Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Koordinazio eta Politika Saileko aholkulariaren kargutik kentzea (5318 kodea, 1 dotazioa), komunikaziorako eta hedabideekiko harremanetarako aholkulari izendatu delako (5255 kodea, 1 dotazioa).

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2025eko irailaren 30ean izango ditu eraginak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 29a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala