Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2025eko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

CMYK ESCUELA DE ILUSTRACIÓN DIGITAL, KOOP. ELK. TXIKIA
4365

IRAGARKIA, CMYK Escuela de Ilustración Digital Koop. Elk. Txikia izeneko kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeko, Estudio de Artes Digitales Caballero S.L. izenpean.

CMYK Escuela de Ilustración Digital Koop. Elk. Txikia kooperatiba-sozietateak (helbidea: Rodriguez Arias 8, 4. solairua, eskuina, 48011 Bilbao; IFZ: F95918421), Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben Erregistroan 20180040 inskripzio-zenbakiarekin inskribatuak, honako hau iragarri du:

2025eko irailaren 30ean egindako Batzar Orokorrean, legez eskatutako kideak bertaratuta eta gehiengoa egonda, aho batez erabaki zen kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea, Estudio de Artes Digitales Caballero S.L. izenpean. Era berean, 2025eko irailaren 30ean itxitako eraldaketa-balantzea eta sozietate mugatuaren estatutuak onartu ziren.

Bazkideek eta hartzekodunek erabakiaren eta eraldaketa-balantzearen testu osoa eskuratu ahalko dute, eta, horrez gain, hartzekodunek eraldaketaren aurka egiteko eskubidea baliatu ahalko dute, indarreko legedian aurreikusitako baldintza eta epeetan.

Bilbao, 2025eko irailaren 30a.

Administratzaile solidarioa,

IÑIGO CABALLERO BARTUREN.


Azterketa dokumentala