Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2025eko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4364

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 399/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak (Oinarrizko eskubideen babesa).

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Imanol Rodríguez Adame jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, oinarrizko eskubideak babesteko 399/2024 izapideen bidez bideratzen ari da (funtzio eta kargu publikoetara berdintasun-baldintzetan iristeko eskubidea, legeek adierazitako betekizunekin)–, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez aldatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpena, horren bitartez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2020/2021/2022/Egonkortzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak; hori dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko irailaren 23a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala