Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2025eko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
4361

EBAZPENA, 2025eko irailaren 24koa, Gipuzkoako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez ukatzen baita Azpeitia, Errezil eta Zestoako (Gipuzkoa) udal-mugarteetan Desarrollos Renovables Iberia PI, SLU enpresak sustatutako «Piaspe» parke eolikoa instalatzeko aurretiazko administrazio-baimena.

Espediente-zk.: 20-GE-Y-2022-00010.

AURREKARIAK

1.– 2022ko irailaren 23an, Desarrollos Renovables Iberia PI, SLU enpresak aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen Piaspe parke eolikoa proiekturako, Azpeitia, Errezil eta Zestoako (Gipuzkoa) udal-mugarteetan.

2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eskaera hori jendaurrean jarri zen, beste eskabide lehiakideren bat ote zen ere, eta iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko azaroaren 8an, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2022ko azaroaren 8an.

3.– Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 2023ko urtarrilaren 23ko ebazpenaren bidez ebatzi zuen Piaspe parke eolikorako administrazio-baimena eskatzeko lehia-prozedura, Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetan (Gipuzkoa), eta Desarrollos Renovables Iberia PI SLU enpresaren proiektua aukeratu zuen, izan ere proiektu bakarra aurkeztua izan zen.

4.– 2023ko maiatzaren 17an, Desarrollos Renovables Iberia PI SLU enpresak aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetan kokaturiko honako instalazioaren proiekturako: Piaspe parke eolikoa izeneko haizearen bidez Elektrizitatea Ekoizteko Planta eta bere ebakuazio-azpiegitura.

5.– 2023ko uztailaren 4an, Desarrollos Renovables Iberia PI SLU enpresak eskatu zuen 10/2021 Legea araututako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura arruntetik salbuetsita geratzea, eta ingurumen-eraginak zehazteko prozeduraren bidez egiteko, eta ondorioz eskatu zuten Ingurumen Eragina Zehazteko Txostenaren (IDAM) proposamena egitea.

6.– 2023ko uztailaren 18an, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak ebatzi zuen ezin zela izapidetu ingurumen-eraginak zehazteko prozeduraren bidez, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren izapidea irekia izan zen.

7.– 2024ko urtarrilaren 24an, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2024ko urtarrilaren 17ko Iragarkia argitaratua izan zen EHAAn eta GAOn. Iragarki horren bidez, jendaurrean jarriak izan ziren Azpeitia, Errezil eta Zestoan (Gipuzkoa) dagoen «Piaspe parke eolikoa (33 MW) eta ebakuazio-azpiegiturak» izeneko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzeko eskabideak.

8.– Aldi berean, Piaspe Parke Eolikoaren ingurumen-inpaktuaren azterketan sartutako proiektuari buruz egin beharreko kontsultak egin ziren, bai eta, beharrezko kasuetan, dagokion afekzio-separatari buruzkoak ere, eragindako erakunde, zerbitzu-publikoko enpresa eta ekologista-erakundeei.

9.– Jendaurreko informazio-izapidean alegazioak aurkezteko ezarritako epearen barruan hainbat alegazio jaso ziren.

10.– Jendaurreko informazio-izapidearekin batera, eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egiteko izapidea egin zen, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Egindako txostenak eta jasotako alegazioak sustatzaileari bidali zitzaizkion, egin beharreko gogoetak egin zitzan.

11.– 2024ko otsailaren 20an, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2024ko otsailaren 13ko Iragarkia argitaratua izan zen EHAAn eta GAOn. Iragarki horren bidez, berriz jendaurrean jarriak izan ziren Azpeitia, Errezil eta Zestoan (Gipuzkoa) dagoen «Piaspe parke eolikoa (33 MW) eta ebakuazio-azpiegiturak» izeneko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzeko eskabideak, dokumentazioa eskura jartzean izandako akats baten ondorioz.

12.– 2024ko apirilaren 9an, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2024ko apirilaren 2ko Iragarkia argitaratua izan zen EHAAn eta GAOn. Iragarki horren bidez, berriz jendaurrean jarriak izan ziren Azpeitia, Errezil eta Zestoan (Gipuzkoa) dagoen «Piaspe parke eolikoa (33 MW) eta ebakuazio-azpiegiturak» izeneko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzeko eskabideak, dokumentazioa eskura jartzean izandako akats baten ondorioz.

13.– 2024ko uztailaren 30ean, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari, ingurumen-organo gisa, Desarrollos Renovables Iberia PI SLU enpresak sustatutako Piaspe parke eolikoaren eta bere ebakuazio-azpiegituren proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskatu zitzaion, Azpeitia, Errezil eta Zestoako (Gipuzkoa) udal-mugarteetan. Horretarako, proiektuaren dokumentazio teknikoa eta ingurumenekoa, eta jendaurrean jartzeko izapideen eta kontsulten emaitza aurkeztu zituen.

14.– 2025eko irailaren 22an, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2025eko abuztuaren 6an emandako ebazpena argitaratua izan zen EHAAn. Haren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen da, proiektu honi buruz: Desarrollos Renovables Iberia PI SLU enpresak Gipuzkoako Azpeitia, Errezil eta Zestoa udal-mugarteetan sustatutako «Piaspe parke eolikoa (33 MW) eta ebakuazio-azpiegiturak».

Ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenari jarraikiz, Piaspe parke eolikoa ezartzea aurreikusitako tokia Natura 2000 Sareko hiru guneren erdian eta horietatik gertu dago. Hiru espazio horietan babestu beharreko elementuen artean, hainbat hegazti harkaiztar- eta kiroptero-espezie ugari daude. Espezie horiek mehatxatuta eta parke eolikoen jarduerarekiko kalteberak dira, haize-sorgailuekin eta airetiko linea elektrikoarekin istripuak izateko arriskua dagoelako. Horiek oztopo lirateke elikagai bila egiten dituzten joan-etorrietarako.

Halaber, dokumentu horren berorren arabera, sustatzaileak proposatutako neurriak ez dira nahikoak balizko inpaktua prebenitzeko, zuzentzeko edo konpentsatzeko, eta artikulatu litezkeenak ez lirateke proportzionalak izango energia-ekoizpenaren eta proiektuaren ingurumen-eraginaren arteko balantzea jasangarritzat jotzeko.

Aurrez aipaturiko guztia ikusita, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana teknikoki aztertu eta gero, proiektua ingurumenaren aldetik bideraezina dela ondorioztatu da, hainbat egitate aintzat hartuta: inguruaren ingurumen-sentsibilitate handia, habiak egiteko lurraldeen dentsitate handia, koloniak, etzalekuak eta fauna hegalari mehatxatuaren babeslekuak, talka egiteko arrisku handia, helburuen gainean izan ditzakeen ondorio kaltegarriak. Natura 2000 Sareko hiru espazioak kontserbatzeari dagokionez, hesi-efektuaren, habitaten aldaketaren eta paisaia-inpaktu handiaren ondorioz, baita ingurumen-inpaktuaren azterketan jasotako prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak aplikatuta ere.

Horrenbestez, ingurumen-ebaluazioaren prozedurak bete behar dituen zuhurtasun- eta kautelazko ekintza-printzipioak eta ingurumenaren gaineko inpaktuak prebenitzeko, zuzentzeko eta konpentsatzeko printzipioak aplikatuz, ingurumen-organo honek aurkako balorazioa ematen dio Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetan 33 MW-ko Piaspe parke eolikoa eta hari lotutako azpiegiturak egiteko Desarrollos Renovables Iberia PI SLU enpresak sustatutako proiektuari.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala xedatzen dituen, abenduaren 3ko, 410/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera (2024-12-10eko EHAA).

2.– Espedientean bete dira lege hauetan agindutako arauzko izapideak: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzarena, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak; eta 115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena. Honako hauekin bat etorriz egin da: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa.

3.– 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren edukiak ondorio lotesleak izango ditu proiektuak gauzatzeko neurriei eta baldintzei dagokienez, bai eta aurkako adierazpen baten ondorioz gauzatu ezin izateari dagokionez ere.

4.– Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena nahitaezko txosten erabakigarria izango da, eta proiektuek ingurumenean dituzten ondorio esanguratsuak jasoko ditu.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, Gipuzkoako jarduneko lurralde ordezkariak honako hau.

EBAZTEN DU:

Aldez aurreko administrazio-baimena ukatzea Azpeitia, Errezil eta Zestoako udal-mugarteetako Piaspe parke eolikorako, proiektu horren aurkako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egina izan baita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Deskarbonizazio zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkiadeari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Donostia, 2025eko irailaren 24a.

(Zerbitzu-eginkizunei buruzko 2025-05-26ko Ebazpenarekin bat etorriz, funtzioen behin-behineko esleipenean).

Gipuzkoako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkariarena jardunetan,

ANTTON ARRIETA INSAUSTI.


Azterketa dokumentala