Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2025eko urriaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4360

AGINDUA, 2025eko urriaren 8koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kideak.

ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa sortzeko eta erregulatzeko abenduaren 30eko 471/2013 Dekretuaren xedea organo hori sortzea eta erregulatzea da (2014ko urtarrilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen).

ORPRICCE sortzeko arauaren 2. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriz, hiru parte dituen kide anitzeko organo gisa osatzen da, eta bertan hauek hartuko dute parte: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta EAEn ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta enpresa-erakundeak. Lan Harremanen Kontseiluan izango du egoitza, eta erabateko independentziaz eta autonomia funtzionalaz jardungo du.

3. artikuluan ORPRICCEren jarduera-eremua finkatzen da, eta hartarako honako hau ezartzen du: Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan kontuan hartutako hitzarmen kolektibo batean aurreikusitako lan-baldintzak ez aplikatzeko prozeduretan akordiorik ez izateagatik sortutako desadostasunak ebazte aldera esku hartzeko eskaerez arduratuko da, betiere artikulu horretan adierazitako baldintzak betetzen badira eta hitzartutako lan-baldintzen aplikaziorik ezak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiak eraginpean hartzen baditu.

Abenduaren 30eko 471/2013 Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen da organo horren osaera, non adierazten baita lan-arloko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailburuak izendatuko dituela, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta ordezkatzeko kideak eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handieneko sindikatu- eta enpresa-erakundeetakoak.

4.5 artikuluak xedatzen du kideak 4 urterako izendatuko direla, eta iraupen bereko epez berrizendatzeko aukera dagoela. Hala ere, kideen batek aurretiaz kargua uzten badu, aurreikusi da dagokion erakundeak bere ordezkari izango den beste kide bat proposatu ahal izango duela, hasierako kidearen izendatze-alditik gelditzen den denbora-tarterako.

Sail honek ELA, CCOO eta UGT sindikatuen eta Confebask enpresa-erakundearen izendapen-proposamenak jaso ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatu- eta enpresa-erakundeei beren ordezkariak berritzeko dagozkien eskakizunak egin ondoren.

Bestalde, LAB sindikatuak ORPRICCEn parte ez hartzeko eta horretarako ordezkaririk ez izendatzeko erabakia hartu duela jakinarazi du 2025eko irailaren 26an.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide izateko hauek izendatzea:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari izateko kideak.

Titularrak:

Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

María Victoria Portugal Llorente andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

Lourdes Iscar Reina andrea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.

Jokin Díaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.

Icíar González Carrasco andrea, EAEko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea.

Ordezkoak:

Verónica Fernández Fernández andrea, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.

Ibon López Aldaz jauna, Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.

Víctor Monreal de la Iglesia jauna, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.

Ana Belén Calvo Ortega andrea, Bizkaiko Lan Ikuskapeneko burua.

Orreaga Zorrilla Berasategi andrea, Gipuzkoako Lan Ikuskapeneko burua.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatu-erakundeen ordezkari izateko kideak:

a) Euskal Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vasco (ELA) sindikatuaren ordezkariak:

Titularrak:

Pello Igeregi Santamaria jauna.

Ane Bilbao Alzelai andrea.

Ordezkoak:

Haimar Kortabarria Arenaza jauna.

Leire Gallego López Goikoetxea andrea.

b) Comisiones Obreras de Euskadi-Euskadiko langile komisioak (CCOO) sindikatuaren ordezkari izateko kideak:

Titularra:

Juanjo López Díaz jauna.

Ordezkoa:

Francisco Juan Osuna Matamoros jauna.

c) Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT Euskadi) sindikatuaren ordezkari izateko kideak:

Titularra:

José Manuel López Conde jauna.

Ordezkoa:

Esther Merino Ruiz andrea.

3.– Confederación Empresarial Vasca-Euskal Enpresaren Konfederakuntza (Confebask) erakundearen ordezkari izateko kideak:

Titularrak:

Virginia Múgica Conde andrea.

Amaia López Iriondo andrea.

Mikel Andérez Vélez jauna.

Nerea Zamakola Garate andrea.

Fernando Raposo Bande jauna.

Ordezkoak:

Eduardo Aréchaga Cilleruelo jauna.

Pablo Martín Goitia jauna.

Patricia Caro García andrea.

María José Irastorza andrea.

Juan Ugarte Aguirrezabal jauna.

Bigarrena.– Kideen izendapenak 4 urteko iraupena izango du agindu hau ematen denetik, eta iraupen bereko epez berritzeko aukera izango da.

Hirugarrena.– Agindu honek ondorioak sortuko ditu sinatzen den egunetik aurrera, baina horrek ez du eragotziko Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari eta pertsona interesdunei jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 8a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala