
197. zk., 2025eko urriaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4359
AGINDUA, 2025eko urriaren 3koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeko dena.
Apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartutako Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuen lehenengo xedapen gehigarriaren bigarren apartatuan xedatutakoaren arabera, dekretua indarrean sartzen denean ekin behar zaio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseilua eratzeko prozedurari.
Horretarako, 2025eko ekainaren 9an hartutako erabakiaren bidez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluko buruak erabaki zuen ofizioz eskatzea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseilua eratzeko prozedura abiarazteko.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuak onartu zituen apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren 6. artikuluan xedatua denez, Administrazio Kontseilua da zuzenbide pribatuko erakunde publiko horren zuzendaritza- eta kontrol-organo gorena, eta buru batek, idazkari batek eta hamalau kidek osatzen dute, honela banatuta:
a) Kontseiluburua eta lau kide Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoari dagozkio, eta kargu horien titularrak izango dira Eusko Jaurlaritzan enpleguaren gaineko eskumena duen saileko titularra, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusia, enpleguaren gaineko eskumena duen sailburuordea eta lanbide-heziketaren eta garapen ekonomikoaren gaineko eskumena duten sailen proposamenez izendatutako bi kide, guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrekoak.
b) Bost kide Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuetakoak izango dira. Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatuetako bakoitzak egiaztatzen duen adierazgarritasunaren proportzioan esleituko dira kideak, eta ordezkaritza handiena dutenak Administrazio Kontseiluan egongo direla bermatuko da.
c) Bost kide Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sektorearteko enpresa-erakundeetakoak izango dira, erakunde bakoitzak egiaztatutako adierazgarritasunaren proportzioan izendatuak, baldin eta izaera hori egiaztatu dutenak hainbat badira.
Euskal Autonomia Erkidegoko gaur egungo sindikatuen ordezkagaitasunari jarraikiz, Administrazio Kontseiluaren sindikatu-taldeko bost kideen hasierako banaketa honako hau da:
– Eusko Langileen Alkartasuna (ELA): bi kide.
– Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikala (CCOO): kide bat.
– Euskadiko Langileen Batasun Orokorra (UGT-E): kide bat.
– Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB): kide bat.
Confebask Euskal Enpresaren Konfederakuntzari dagokio enpresa-erakundeen ordezkaritza osatuko duten Administrazioa Kontseiluko kideak izendatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten sindikatu- eta enpresa-erakunde guztiek, Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatuak izan ezik, dagozkien kideak izendatuak dituzte. Horren ostean, hutsik geratu diren kideen postuak taldeko gainerako erakundeen artean banatu dira, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuen 10.1 a) 2 artikuluan aurreikusitako eran.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, sindikatuei eta enpresa-erakundeei kideak izendatzeko emandako epea amaitu ondoren, Administrazio Kontseiluko kideak izendatu behar dira.
Horregatik guztiagatik, emandako ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Pertsona hauek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak:
Andoitz Korta Zearreta jauna, Industria Sustatzeko sailburuordea eta Jon Mirena Labaka Intxauspe jauna, Lanbide Heziketako sailburuordea, titular gisa, eta Jose Luis Azkue Arrastoa jauna, Industria Garatzeko eta Administratzeko zuzendaria eta Nicolás Sagarzazu Alzua jauna, Plangintza eta Antolaketako zuzendaria, ordezko gisa.
– Enpresa-erakundeen ordezkariak:
Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna, Nerea Zamacola Gárate andrea, Gonzalo Salcedo Bilbao jauna, Juan Ugarte Aguirrezabal jauna eta Zigor Ezpeleta Alberdi jauna, titular gisa, eta Asier Aloria Sanchez jauna, Mikel Sarriegi Etxeberria jauna, Néstor Ériz Laskurain jauna, Yoana Arambalza Zalbidea andrea eta Patxi Olabarría Furundarena jauna, ordezko gisa. Confebask Euskal Enpresaren Konfederakuntzakoak dira guztiak.
– Sindikatuen ordezkariak:
Euskadiko Langile Komisioak (CCOO) sindikatu-konfederazioaren izenean, Estibaliz Montero Mendoza andrea eta Gregorio Martín Benito jauna, titular gisa; eta Jone Robledo Zapatero andrea eta Lorenzo Sebastián García jauna, ordezko gisa.
Euskadiko Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren izenean, Daniel González Taboada jauna eta Raul Arza Vélez jauna, titular gisa, eta Idoia Arrieta Arregui andrea eta Xuria Arza Vélez andrea, ordezko gisa.
Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuaren izenean, Jokin Zubiria Lagunilla jauna, titular gisa; eta Leyre Trigueros Labeaga andrea, ordezko gisa.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Estatutuetan ezarritako iraupena izango dute izendapenek.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 3a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS