
197. zk., 2025eko urriaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4357
EBAZPENA, 2025eko urriaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, 2025. urtean kultura-arloetan jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatzeaz arduratuko den Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko dena.
Jaurlaritzaren lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 17ko Agindua ikusi da. Agindu horren bidez, kultura-arloetan jaialdiak antolatzeko 2025eko ekitaldirako dirulaguntzak arautu eta emateko deialdia egin zen.
Agindu horren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde bat eratuko da, eta bertako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpenaren bidez izendatuko dira. Batzordearen osaera ere argitaratuko da.
Abuztuaren 13an argitaratu zen EHAAn 2025eko ekainaren 17ko Aginduaren Balorazio Batzordeko lau kideren izendapena. Ebazpen honen bidez, Balorazio Batzordeak bost kide izango ditu.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta osaera argitaratzea.
Balorazio Batzordeak kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
– Aitor Oñederra Agirre jauna.
– Garbiñe Ortega Postigo andrea.
– Iker Tolosa Lafuente jauna.
– Ixone Sádaba Fernández andrea.
– Alberto Ibarrondo Garcia jauna.
Idazkaria: Txema Uriarte Gonzalez jauna (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 6a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS