
194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
4317
IRAGARKIA, Ortuellako udalerrian (Bizkaia) uren aprobetxamendurako emakidaren funtsezko ezaugarriak aldatzea onartzen duen ebazpenari buruzkoa.
Espedientearen kodea: MCA-B-2025-0003.
Titularra: Azpiegiturak S.A.M.P.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE), jakinarazten da Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025-09-26ko ebazpenaren bidez eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Azpiegiturak S.A.M.P. sozietateari baimena eman zaiola Ortuellako udalerrian (Bizkaia) Trianoko presa osatzen duen urtegitik urtean 173.000 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko, golf-zelaia ureztatze aldera, emandako ur-bolumena 211.473 m3-ra arte handituz.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 3a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS