
194. zk., 2025eko urriaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
4309
IRAGARKIA, 2025eko irailaren 25ekoa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, alokairurako laguntzen Gaztelagun programako espedienteak zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak jakinarazten dituena.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:
– Gamarrako Atea kalea 1-A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.
Bilbao, 2025eko irailaren 25a.
Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.
RSS